Herrigintzaren kultura arloa

 

Herri biziaren taupada mantendu eta bizkortzeko norabidean eragingo du HERRIGINTZAREN KULTURA arloak. Ondorengo gaiak jorratuko dira bertan, besteak beste: euskara, kultura, kirola, gazteria, auzolana eta memoria.

Harremanetarako posta helbidea herrigintza@zaldibia.eus da eta behe aldeko IZEN EMATE formularioan izena ematen duten herritar eta eragileei, bilkuretako deialdiak eta Herrigintzaren kultura arloari buruzko informazioa helaraziko diegu.

Eztitxu Mujika Mariezkurrena eta Maialen Mendizabal Luluaga zinegotziek izango dute arlo honen ardura. 

IZEN EMATEA: HERRIGINTZAREN KULTURA arloa

Izena ematean, Zaldibiako Udaleko lan arlo honi dagokion deialdi eta informazioa jasoko duzu kanal ezberdinen bidez. Telegram eta posta elektroniko bidez