Komunitatea eta zaintzaren arloa

 

Herritarren arteko harreman oparo, anitz, parekide eta hezitzaileak sustatuko ditu arlo honek, KOMUNITATE ETA ZAINTZA sentimendua indartzeko norabidean lan eginez. Ondorengo gaiak landuko dira, besteak beste: berdintasuna, aniztasuna, zaintza eta ongizatea.

Harremanetarako posta helbidea komunitatea@zaldibia.eus da eta behe aldeko IZEN EMATE formularioan izena ematen duten herritar eta eragileei, bilkuretako deialdiak eta Komunitatea eta zaintza arloari buruzko informazioa helaraziko diegu.

Maider Castellano Etxeberria eta Katrin Lizarralde Nazabal zinegotziak eramango dute arlo honen ardura.

IZEN EMATEA: KOMUNITATEA ETA ZAINTZA arloa

Izena ematean, Zaldibiako Udaleko lan arlo honi dagokion deialdi eta informazioa jasoko duzu kanal ezberdinen bidez. Telegram eta posta elektroniko bidez.