ZAPI BETE BERTSO eta GOZATEGIren kontzerturako, sarrerak gaurtik eskuragai

Gaur arratsaldeko 15:00etatik aurrera Karreanen ESKURAGARRI JARRIKO DIRA OSTIRAL eta LARUNBATEKO SARRERAK. Ostiraleko ZAPI BETE BERTSO saiorako 50enbat sarrera daude banatzeko eta larunbaterako 150 jarriko dira eskura. 

Zaldibian UDAZKEN BIZIA kultur egitarauaren baitan ondorengo ikuskizunetako sarrerak jarriko dira gaur eskuragarri:

  • AZAROAK 6, OSTIRALA: 19:00 RESTI pilotalekuan BERTSO SAIOABerreskuraturiko saioa.

  • AZAROAK 7, LARUNBATA, 19:00etan, RESTI pilotalekuan GOZATEGI AKUSTIKOAN kontzertua.

Pertsonako 5 sarrera har litezke gehienez eta aforo mugatua egongo da. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago eskolaren aurrean. Norbaitek sarrerarenbat soberan balu, ahalik eta azkarren itzuli dezala beste batek ikuskizunaz gozatu dezan.

EKITALDI EGUNEAN SARRERA EKARTZEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Maskara jantzia izan beharko da uneoro.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da  erre, jan edo edan.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Ikuskizunetarako sarrera haurreskolaren aldetik egingo da, eta irteera areto futboleko zelaiaren aldetik. 
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatu.

OHARRAK eta KONTUTAN HARTZEKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA:

  • Herrian antolatzen diren ekitaldi eta ikuskizunetan parte hartu ahal izateko plazaratu ditu sarrera hauek Zaldibiako Udalak.
  • Egoerak hala behartuta eta ikuskizunetako AFOROAK ordenatu eta antolatzeko beharrari erantzunez plazaratu ditu sarrera hauek.
  • Zaldibiako Udalak antolatua edo bestelako eragileren batek antolatutako ekimen edo ikuskizun bateratako erabilia izan daiteke sarrera hau.
  • Ekitaldi edo ikuskizunaren inguruko informazio guztia eskuratzeko, mugikorrarekin sarreraren azaleko QR kodea irakurri edo alboan agertzen den web helbidea bisitatu behar dira.
  • Ekitaldi eta ikuskizun hauek garai bakoitzean indarrean dauden segurtasun irizpide eta osasun jarraipidetan oinarrituz antolatu dira. Ekitaldira bertaratzeko, bertan egon edo jarduteko eta ekitaldia amaitu ondorengo irizpideak jarraitzea eskatuko zaio sarrera honen eramaileari.
  • Egoerak hala behartuta edo Zaldibiako Udalak hala erabakita: Ekitaldi-ikuskizun hau denboran atzeratu, egunez aldatu edo bertan behera geratu ahalko da, sarrera honen jabeak inolako kalte ordainik eskatzeko aukerarik gabe.