Ez gara kantariak baina kantatu egiten dugu, ez gara aktoreak baina antzeztu egiten dugu, ez gara gidoilariak baina gidoi bat prestatu dugu… Azken batean, garena erakutsi nahi dugu, entzulearen aurrean biluztuko gara: beldurretik ausardiara, burutik emoziora, gizonkeritik gizonera, ridikulotik umorera… Ekarpen bat egin nahi diogu plazari bertsoak, Pianoak, akordeoiak eta gitarrak lagunduta. • Eguna: abenduak 1, ostirala
• Ordua: 22:30
• Lekua: Zaldibiako antzokia
Gehiago
Igande honetan, abenduaren 3an, Aiestaran-Erreka auzoko festa ospatuko da. Barruan duzue ikusgai egitaraua.
Gehiago
Zaldibiako Udalak berak argitaratzen du urtero etxez etxe banatzen duen egutegia, eta aurten ere horrelaxe egin ahal izateko argazkiak bildu nahi ditu.
Herriaren inguruko argazkiak argitaratu nahi ditugu. Beraz, argazkiren bat baldin baduzue, eta egutegian argitaratzea nahi baduzue, kultur etxera ekarri behar duzue abenduaren 4a, astelehena, baino lehen.
943 160338 // 676 531079.
Bildutako guztien artean 12 aukeratuko dira
Gehiago
Iztuetaren jaiotetxearen aurrekaldean, Txamarretxeko plazan, bihar, azaroak 29, asteazkena, Zaldibiako Iztueta Dantza taldeak eskaini behar duen dantza saioa 18:00etan izango da.
Gehiago
Pasa berri den azaroaren 21ean, asteartean, hainbat ikaslek musika emanaldia eskaini zuten herriko plazan. Argazkiak ikusteko sakatu HEMEN.
Gehiago
Aurtengo Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira.Bi ostiraletan Autodefensa Feminista tailerra, azaroaren 25ean, larunbatean Zaldibiako plazan kontzentrazioa eta abenduaren 1ean, "EZ GARA PALESTINAZ ARI" ikuskizuna.Jarraian azalduko dizkizuegu egitarauaren xehetasunak.
Gehiago
Azaroaren 16a eta 29a bitartean ekintza ugari izango dira Zaldibian. Egitaraua barruan ikusgai.
Gehiago
Gaur banatuko da urtero legez herriko jai nagusietarako egitaraua duen liburuxka. Hemen duzue ikusgai.
Gehiago
Azken asteetan haur, gazte zein helduentzat liburutegira ekarri ditugun liburuak, hauen azalak eta lehenengo orrialdeak barruan ikusgai.
Gehiago