Zozkatu berri dugu 30 euroko bigarren erosketa-txartela, eta Pili Garmendia zaldibiarra izan da irabazlea. Zorionak!
Gehiago
Pasa berri den asteazkenean, maiatzaren 31n, Lardizabal herri eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek, “Gu ere Bertsotan” proiektuaren bitartez, saioa eskaini ziguten ikasturtean landutako bertsoekin. Argazkiak hemen ikusgai.
Gehiago
Aurtengo Santa Fe festak prestatzeko, musika taldeak aukeratzeko, etab. bilera bat egingo da.
Gehiago
Zozkatu da 30 euroko lehenengo erosketa-txartela. Irabazlea Lexuri García Garmendia zaldibitarra izan da. Zorionak!
Gehiago
Apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu ohi da, haur eta gazteen liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzeko. Zaldibian, Guraso Elkartearen ekimenez, liburutegiko fondoko liburu batzuk plazara jaitsi eta gurasoek haurrei irakurri zizkieten. Argazkiak barruan daude ikusgai.
Gehiago
Apirilaren 2an izango da, igandean. Dantza egingo duten taldeen izenak eta egitaraua barruan ikusgai.
Gehiago
Ostiral honetan, hilak 31, Ordiziako Urrup antzerki taldeak "Eva guztiak" antzezlana eskainiko du Zaldibiako Herri Antzokian, gaueko 22:30ean. Sarrerak bertan jarriko dira salgai, 5 euroan.
Gehiago
Joan den ostiralean Guraso Elkarteak material salmenta egin bazuen, ostiral honetan, hilak 31, 18:00etan hasi eta 20:00ak arte Korrikaren aldeko kuestazioa egingo du Beti Gazte elkarteak. Ondoren, 20:30ean Triki-poteoa egongo da, 21:30ak arte.
Gehiago
Zaldibiako Udalak euskaltzaleen elkarteekin, beste 51 Udalekin, liburutegi publikoekin eta liburu dendekin batera, 11. urtez antolatuko du aurten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa. 2017ko martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.
Gehiago