Amatxiren istorioak, ipuin kontaketa musikatua

Ostegunean, hilaren 15ean, arratsaldeko 5etan Karreanen. Saio hau, 3 urtetik 5.maila bitarteko ikasleentzat izango da, Xirrikituen Jostunen eskutik.
Gehiago

Aiestaran Erreka auzoko festa

Igande honetan, abenduaren 4an, Aiestaran-Erreka auzoko festa ospatuko da. Barruan duzue ikusgai egitaraua.
Gehiago

Sendotu arnasguneak, haur eta helduen arteko tailerra

Gero eta gehiago dira erdararako joera duten ume zein helduak, eta egoera hori aztertzeko tailerra antolatu du UEMAk, Zaldibiako Udalarekin elkarlanean. Azaroaren 30ean, asteazkenean, arratsaldeko 16:30ean izango da Karreanen. Barruan dituzue ikusgai tailerraren nondik norakoak eta gonbidapena. 
Gehiago

Giza-katea eta autodefentsa feminista ikastaroa

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira, azaroaren 25ean, ostiralean, giza katea 19:30ean abiatuko da plazatik. Azaroaren 26an berriz, larunbatean, autodefentsa feminista ikastaroa eskainiko zaie herriko emakumeei. Defentsa fisikoan baino, eguneroko harremanetan oharkabean pairatzen diren erasoak identifikatu eta hauei aurre egiten lagunduko du gehiago. Ikastaroa 9:00etatik 14:00etara izango da Karreanen, doan eta adin guztietako emakumeentzat irekia.
Gehiago

2017 urteko egutegia

Zaldibiako Udalak berak argitaratzen du  urtero etxez etxe banatzen duen egutegia, eta aurten ere horrelaxe egin ahal izateko argazkiak bildu nahi ditu.Herriaren inguruko argazkiak argitaratu nahi ditugu. Beraz, argazkiren bat  baldin baduzue,  eta egutegian argitaratzea nahi baduzue, kultur etxera ekarri behar duzue azaroaren 21a, astelehena baino lehen.943 160338 // 676 531079.Bildutako guztien artean 12 aukeratuko dira.
Gehiago

BI ERO DISKOTEKAN antzerkia

Iruñeako Tdiferencia taldeak BI ERO DISKOTEKAN antzerkia eskainiko du, gaur, azaroak 18, ostirala, arratsaldeko 17:00etan Antzokian. 
Gehiago

Hip-hip URRI! Goierriko Totem-ak

Urriaren 21ean, ostiralean, haurrak eta gurasoak elkartu ziren Zaldibiako plazan, herriko hainbat lekutako irudiekin jolasean aritzeko. Argazkiak barruan ikusgai.
Gehiago

Soinketa 2015-2016 ikasturtea

Irailaren 14ra arte dago zabalik Aerobic-Zunban edo 3. adineko mantenimenduko klaseetan izena emateko epea. Hilaren 19an hasiko dira klaseak.
Gehiago

Euskara ikastaroak Zaldibian

Aurrez aurrekoak izango dira eta irailaren amaieratik ekainera bitarte iraungo dute. Ikastaroen eta izen-ematearen inguruko informazioa barruan ikusgai.
Gehiago