2016-17 ikasturtean musika eskolan ikasten hasi nahi duenak izena Ordiziako Musika eskolan eman behar du maiatzaren 30etik ekainaren 3ra, biak barne. Ordutegia: goizeko 11:30etik 12:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Tfnoa: 943 888752
Gehiago
Zozkatu da 30 euroko lehenengo erosketa-txartela. Irabazlea Beñat Garmendia Berasain zaldibitarra izan da. Zorionak!
Gehiago
Maiatzaren 15ean, igandean, San Isidro eguneko bazkaria izango da Zelaa jatetxean.Txartelak Beti Gazte eta Illati tabernetan salgai
Gehiago
Gaur, maiatzak 5, osteguna, 17:00etan, Karreane Kultur Etxean ipuin kontalariaren saioa izango da.Ipuin saio hau, 3 urtetik 5.maila bitarteko ikasleentzat izango da
Gehiago
Azken egunetan liburutegira ekarri ditugun liburuak, hauen azalak eta lehenengo orrialdeak barruan ikusgai.
Gehiago
#KatiuskaErronka kanpaina aurrera eraman duen herritar taldeak eskertu nahi die, errefuxiatuentzako oinetakoak ekarri dituzten herritar guztiei eta bereziki Lardizabal eskola komunitateari:
• Eskolako umeei kaxak apaintzen eta materiala kotxeetan kargatzen emandako laguntzagatik.
• Irakasleei ekimenarekin bat egiteagatik eta kudeaketa lanetan laguntzeagatik.
Mila esker guztioi!
Gehiago
Aurten ere, Zaldibiako Udalak, Topagunearekin eta Goierriko beste bi herriekin batera ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpaina jarri du martxan. Kanpainak maiatzaren 30era arte iraungo du, eta Zaldibitar guztiek izango dute ekimenean parte hartzeko eta abantailez baliatzeko aukera
Gehiago
Zaldibiako herritar batzuk #katiuskaErronka kanpainarekin bat egin dute eta Zaldibian material bilketa antolatu dute.
Gehiago
Aberri egunaren ajearekin batera ospatuko da Saturdi auzoko festa. Hemen duzue egitaraua eta aurreratzen dizuegu egitarau mardula prestatu dutela urteroko usadioari jarraituz.
Gehiago