Irakurri gozatu eta oparitu Euskaraz

Zaldibiako Udalak euskaltzaleen elkarteekin, beste 51 Udalekin, liburutegi publikoekin eta liburu dendekin batera, 11. urtez antolatuko du aurten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa. 2017ko martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.
Gehiago

Ipuin kontalaria martxoaren 23an

Odei Arregi ipuin kontalariaren saioa 3 urtetik 5. mailara bitarteko ikasleentzat izango da, ostegun honetan, arratsaldeko 5etan Karreane kultur etxean.  
Gehiago

Goierriko Totem-ak erakuketa

2016ko urriaren 21ean, ostiralean, Hip-hip URRI! Ekimenaren bitartez Zaldibiako haurrek “Goierriko Totemak” izeneko tailerrean egindako lanak erakusgai daude Kultur etxean, arratsaldez, martxoaren 20tik 23ra arte. 
Gehiago

Txori Box tailerra Zaldibian

Zaldibiako Udalak eta Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera,  “Txoribox” izeneko tailerra antolatu dute. Habia-kutxak egingo dituzten tailerra, Lardiziabal Herri Eskolan, martxoaren 17an, 16:30ean hasiko da.
Gehiago

Martxoaren 8aren balorazio oso positiboa

Parte-hartze handia izan zuten Zaldibiako Udalak, herriko Aske emakume taldeak eta Gazte Asanbladak Emakumeen Nazioarteko Egunerako antolatutako ekintzek. Argazkiak ikusgai!
Gehiago

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna Zaldibian

Zaldibiako Udalak, herriko Aske emakume taldeak eta Gazte Asanbladak 2017. urteko Emakumeen Nazioarteko Egunerako honako egitaraua antolatu dute.  
Gehiago

Migranteentzako euskara ikastaroak

Izena kultur etxean eman behar da, bertara joanez edo telefonoz deituta. Barruan informazio gehiago
Gehiago

Internet ikastaroak Karreaneko KZ gunean

Alde batetik 'Oinarrizko interneta', eta bestetik 'Google apps". Izena emateko azken eguna otsailaren 27a. Informazio gehiago barruan. 
Gehiago

KORRIKA 2017

20. Korrikaren aurkezpena Zaldibian ostegun honetan, otsailak 2, 18:00etan, Karreane Kultur etxean izango da eta hemen duzu  bertan parte hartzeko gonbite eskutitza.
Gehiago