Haur, nerabe eta gazteen partehartzea sustatzeko zerbitzuaren kontratazioa

Haur, nerabe eta gazteak erdigunean jartzeko helburuarekin, horien ekimenak eta parte-hartzea sustatuko dituen zerbitzua kontratatzera doa Zaldibiako Udala. Abuztuaren 1ean amaituko da eskaintzak aurkezteko epea, eguerdiko 12:00etan. Informazio gehiago, jarraian.
Gehiago

Orga jasotzaile elektrikoa erosteko prozedura abiatu du Udalak

Aurtengo aurrekontuen zati bat udal brigadarako orga jasotzaile elektriko baten erosketara bideratzea onartu da eta ekainmaren 14ra arte irekita dago kontrataziorako deialdia. Hornidura motako kontratu honek 24.158,79 eurokoa (BEZ gabe) du hasierako balioa.  
Gehiago

Udaletxeko teilatuan plaka fotoboltaikoak jartzeko eskaintzak aurkezteko epea ireki da

Zaldibiako Udaletxeko teilatuan autokontsumorako 20kW-tako eguzki-instalazio fotoboltaiko bat jartzeko deialdia ireki du Udalak, kontsumo eraginkorrago, jasangarriago eta aldi berean ekonomikoagoa helburu. Eskaintzak aurkeztu nahi dituztenek kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio osoa. Nafarkoop Energia Ekimen Sozialeko Kooperatibak idatzi du proiektua, 33.981,64 €an baloratua, BEZa barne. Abuztuaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira eskaintzak.
Gehiago

Kale lanetarako ibilgailu-kamioneta elektrikoa erosteko prozedura abiatu du Udalak

Aurtengo aurrekontuen zati bat udal brigadarako kamioneta moduko ibilgailu elektriko baten erosketara bideratzea onartu zen eta bide horretan urrats berria eman du Udalak. Gaurtik hasi eta uztailaren 12ra arte, irekita dago kontrataziorako deialdia. Hornidura motako kontratu honek 46.932 eurokoa (BEZ gabe) du hasierako balioa.  
Gehiago