BETI GAZTE tabernan emango den zerbitzuaren esleipen prozesua

Esleipen prozesu honen xedea da Zaldibiako Udalaren jabetzakoa den Udaletxe azpian dagoen Beti Gazte taberna ustiapena, kudeaketa eta mantentze-lanak kontratatzea, lokal sozialeko eta taberna-kafetegiko zerbitzuak eskaintzeko. Era berean, eraikinari dagozkion biltegia eta terraza esleipendunaren eskura jarriko dira. Erantsirik dituzue baldintza administratibo eta teknikoen pleguak, kontratatzailearen profilean ere ageri direnak. Eskaerak aurkezteko 16 lan eguneko epea zabaldu da gaurtik hasita.
Gehiago

Udal altzarien enkantea burutu da eta oraindik badira altzariak eskuragarri

Gaur goizeko 10etan ireki dira, gutunazal itxiaren bidez Zaldibiako Udal eraikin zaharreko altzari loteengatik herritarrek erregistraturiko eskaintzak. Bertan bost lote esleitu dira. Hainbat loteetarako eskaintzarik jaso ez denez, Zaldibiako Udalak, beste astebeteko tartea zabaltzen die herritarrei interesik izanez gero Udaletxean jakinarazteko.
Gehiago

Udal eraikin zaharreko hainbat altzari enkantean jarri dira

2021eko uztailaren 6tik 14ra bitartean altzari hauek eraikinean bertan ikusteko aukera izango da. Hemen duzue enkantera aterako diren altzari loteen bilduma eta enkantean parte hartzeko informazio guztia.
Gehiago

Zaldibiako Herriko Plaza berrurbanizatze lanak esleitzea

Zaldibiako udalak Herriko Plaza herritartzeko lanak esleitzeko prozedura ireki sinplifikatua hasi du. 
Gehiago