Zaldibiako Udalak, 2021eko maiatzerako herrian antolaturiko ikuskizun eta ekimenen agenda osatu du. Abian da udaberria eta ekainerako ere sortuko dira lore berriak. Izen ematea eta sarreren inguruko informazioa hemen duzue.
MAIATZAK 5, asteazkena 18:30etan ANTZOKIAN: IZARKOM - TELEKOMUNIKAZIO BURUJABETZA
Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboaren aurkezpena eta Euskal Herriak telekomunikazioaren alorrean dituen erronkei buruz hitz egin eta galdetuko diogu Iker Garaialde IZARKOM Euskal Herriko telekomunikazio Operadore kooperatiboko Zuzendariari.
MAIATZAK 7, ostirala 17:00etan RESTI frontoian: UDABERRIA KANTUZ ikuskizuna – ATZERATUA
Izen ematea irekita bazegoen ere, ekitaldia bigarrenez atzeratu behar izan da. Data berria jartzean egingo da deialdia berriro.
MAIATZAK 8, larunbata 17:30ean ANTZOKIAn: ZALDIBI GAZTETXOEN KABI parte hartze prozesuko 1. saioa.
Herriko 11-15 urte (LH6-DBH3) arteko gaztetxoak protagonista izango diren prozesu bat abiarazi dugu, Oinherri Sarearekin eta Emun aholkularitzarekin batera.
INFORMAZIO OSOA eta IZEN EMATEA
MAIATZAK 8, larunbata 9:00etan PLAZATIK abiatuta: AUSA GAZTELUra igoera preso eta iheslarien alde SAREk antolatuta
Sarek Euskal Herriko 650 mendi tontorretan espetxe politika aldatzeko eskatuko du. Zaldibitarrak Ausa Gaztelura joateko 9:00etan plazatik eta 10:00etan Olakosaitik abiatzeko deia luzatu dute. Izena eman behar da Sareren webgunean.
MAIATZAK 12, ASTEAZKENA: EUKALIPTUA GURE INGURUNEAN
Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Eukalipto landaketen ingurumen ondorioak EAEn eta inguruetan txostena idatzi zuten Arturo Elosegi, Aitor Larrañaga, Juan Arizaga eta Carlos Cabido adituek. Lauetan lehena, Arturo Elosegi katedraduna, izango dugu Zaldibian ikerketaren ondorioak azaltzen, baita bertaratuen zalantzak argitzen ere.
MAIATZAK 15, larunbata 11:00etan ANTZOKIAn: ZALDIBI GAZTETXOEN KABI parte hartze prozesuko 2. saioa.
Herriko 11-15 (LH6-DBH3) urte arteko gaztetxoak protagonista izango diren prozesu bat abiarazi dugu, Oinherri Sarearekin eta Emun aholkularitzarekin batera.
INFORMAZIO OSOA eta IZEN EMATEA
MAIATZAK 18, asteartea 16:00etatik 20:00etara PLAZAn: KONPOSTA BANAKETA
Sasieta mankomunitateak “Kalitatezko konposta zuri esker” lelopean kontzientziazio kanpaina errepikatuko du aurten. Duela bi urte egin zen kanpaina honek sekulako arrakasta izan zuen orduan. Aurten ere ildo beretik joatea espero da, herritarrek atseginez hartzen duten kanpaina baita. Oharra: Sasietako txartela ekarri behar da konposta jasotzeko.
MAIATZAK 19, ASTEAZKENA: ZALDIBI, PLAZARA! – Herriko plaza, egindako bidea eta datorrena
Iaz pandemiaren agerpenak plazari buruzko partaidetza prozesuaren amaiera baldintzatu zuen, jasotako iritzien itzulera saioa egin gabe. Hala, gaia berreskuratu eta Hiritik At-ekoen eskutik orduan zintzilik geratu zen hori plazaratzeaz gainera, plazan aurten aurreikusten diren lanak, Ondare Sailak frontoiko estalpeari buruz Udalari emandako erantzuna eta espazio publikoaren burujabetzaren baitan aurrera begirako asmoak izango dira hizpide saio honetan.
MAIATZAK 22, larunbata 10:00etan ANTZOKIAn: MARIGORRI: HILEROKOA TAILERRA
HILEROKO ZIKLOAN MURGILTZEN hitzaldia izango da Veronika Satrustegi "Marigorrirekin". Bigarren tailerra izango da eta hilerokoaren erregistroa nola eraman izango da hizpide.
MAIATZAK 23, igandea 18:00etan ANTZOKIAn: LUZE EDO MOTZ IKUSKIZUNA
LUZE EDO MOTZ ikuskizuna izango da Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen eskutik. Ikuskizunera bertaratzeko SARRERA hartu behar da Karreanen. OHARRA: Atzeratu zen ekitaldia denez, bere garaian izena eman zenutenokin harremanetan jarriko gara zuen sarrerak helarazteko.
SARRERAK HARTZEKO : MAIATZAK 17 ASTELEHENA, 18:00etatik aurrera KARREANE kultur etxean.
Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna. Sarrera dohainik da (Pertsonako gehienez 3 sarrera)
MAIATZAK 26, ASTEAZKENA: GOIENER: ENERGIA BURUJABETZA ETA LARDIZABAL ESKOLAKO PROIEKTUA
Goiener Kooperatibako Alazne Arruti izango dugu gurekin, energia burujabetzaz, beraien kooperatibaz eta Zaldibiako Udalarekin batera aurten Lardizabal Herri Eskolako teilatuan jarriko den auto-hornikuntza instalakuntzaz azalpenak ematen.
MAIATZAK 29, larunbata 18:30etan RESTI pilotalekuan: ARINEKETAN DANTZA IKUSKIZUNA
Arineketan Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da. Elkar hartze horren fruitua, argitaratu berri duten izen bereko musika lana.. Aspaldiko adiskidetasuna du oinarri, eta elkarrekin sortu eta musika egiteko beharrari erantzuten dio. J.I. Iztueta folklore biltzailearen 250. urteurrena, eta haren “Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia” liburua hartu dituzte abiapuntu.PARTE-HARTZAILEAK Iñar Sastre (Pianoa) Jagoba Astiazaran (Txistua) Ainara Ortega (Ahotsa) Xabier Zeberio (Biolina) Agate Amilibia (Txeloa) Dantzariak: Haatik dantza Konpainia (Tartean Libe Sukia Garmendia zaldibitarra)
SARRERAK HARTZEKO : MAIATZAK 24 ASTELEHENA, 18:00etatik aurrera KARREANE kultur etxean.
Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna. Prezioa: 10€ (Pertsonako gehienez 3 sarrera)
MAIATZAK 30, igandea 18:00etan RESTI pilotalekuan: UNIDAD ALAVESAren MUSIKA EMANALDIA
Unidad Alavesa talde ataundarrak aurkeztu berri du Made in Germany disko berria, taldearen ibilbideko hirugarrena. Beasaingo Pottoka estudioan grabatu dute, Fredi Pelaezekin, eta Artza Records zigiluarekin argitaratu dute. Disko berria besapean dutela etorriko zaizkigu Zaldibira.
SARRERAK HARTZEKO : MAIATZAK 24 ASTELEHENA, 18:00etatik aurrera KARREANE kultur etxean.
Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna. Prezioa: 10€ (Pertsonako gehienez 3 sarrera)
MAIATZAK 24tik MAIATZAREN 30era, GEURETIK SORTUAK proiektuaren baitan Peru Calabaza idazlean lehen egonaldia:
Udaleko Kultura eta Euskara arloaren sustapenez Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuan murgildu da Zaldibia. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez. Peru Calabaza idazleak eleberri txiki bat sortuko du Zaldibian egingo dituen bi egonaldien ondoren, bertan jasotako kontakizunak oinarri izanda.