EH11Kolore mugimendua jaio da

EH11Kolore (Euskal Herria Hamaika Kolore) herri ekimenaren aurkezpena, gure gizartean bizi dugun jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin sortu dena. Egitasmo horrek euskal gizartearen kultur aniztasuna babestu eta sustatu nahi du, berezko balio gisa, joera uniformatzaile eta segregatzaileen aurrean.
Gehiago

Zu ere On kixote? antzezlanak antzokia bete zuen

Antzerkia, musika eta humorearen lapikoa bihurtu zen herri antzokia. Herritarren parte hartzeak kolore bizia eman zion Imultzo eta Belokik musikatu zuten antzerkiari. Antzokia leporaino bete zen.
Gehiago

Herri batzar orokorra asteazkenean

Abenduaren 19 asteazkena, herritarrekin Atez ateko bilketa diseinatu ondoren, hondakinen behin betiko sistema aurkeztuko da. Sistema berriarekin loturiko hainbat informazio ere plazaratuko da.
Gehiago

Definizio prozesua, dinamikoa eta parte hartzailea izaten ari da

Astelehenean beheko kalekoak eta asteartean erdiko kalekoak bildu definizio prozesuaren bigarren erronda honetan.  Informazio bulegoa ostegunetik aurrera zabalik izango da.
Gehiago

Parte hartze zabala definizio prozesuko lehen itzulian

370 herritar inguruk parte hartu dute, atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartze prozesuko lehen fasean. Abenduaren 10etik 14era bigarren faseari ekingo zaio. Hemen duzue lehen faseari buruzko balorazioa.
Gehiago

Bilera beheko kaleko bizilagunekin

Atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartze prozesuaren bigarren bilera, BEHEKO KALEKO BIZILAGUNEKIN.ABENDUAk 10 ASTELEHENA, 19:00etan ANTZOKIAn.
Gehiago

Bilera erdiguneko bizilagunekin

Atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartze prozesuaren bigarren bilera, ERDIGUNEKO BIZILAGUNEKIN.ABENDUAk 11 ASTEARTEA, 19:00etan ANTZOKIAn.
Gehiago

Bilera goiko kaleko bizilagunekin

Atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartze prozesuaren bigarren bilera, GOIKO KALEKO BIZILAGUNEKIN.ABENDUAk 12 ASTEAZKENA, 19:00etan ANTZOKIAn.
Gehiago

Bilera Euskaraz ez dakiten bizilagunekin

Atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartze prozesuaren bigarren bilera, EUSKARAZ EZ DAKITEN BIZILAGUNEKIN.ABENDUAk 13 OSTEGUNA, 19:00etan ANTZOKIAn.
Gehiago

Bilera landa eremuko bizilagunekin

Atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartze prozesuaren bigarren bilera, LANDA EREMUKO BIZILAGUNEKIN.ABENDUAk 14 OSTIRALA, 17:00etan ANTZOKIAn.
Gehiago

Abenduaren 6an, udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko dira

Ezer ospatzekorik ez dugula eta, Zaldibiako Udalak jakinarazten du, ostegunean udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko direla.
Gehiago

Landa eremuko bizilagunekin sistema definitzeko prozesua

Ostiralean landa eremuko bizilagunen txanda izan zen eta 39 herritar bertaratu ziren.
Gehiago