Ezer ospatzekorik ez dugula eta, Zaldibiako Udalak jakinarazten du, ostegunean udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko direla.
Gehiago
Ostiralean landa eremuko bizilagunen txanda izan zen eta 39 herritar bertaratu ziren.
Gehiago
Atzo Euskaraz ez dakiten bizilagunen txanda izan zen.eta 22 herritar bertaratu ziren.
Gehiago
Zaldibiako Udalak kezkaturik hartu ditu komunikabideetatik jasoriko azken berriak eta are kezkatuago dago CAFeko langileek helarazi dioten agiria irakurri ondoren. Zaldibiako Udalak, dei egiten die herritarrei bihar Beasainen antolaturiko mobilizazioetan parte hartzera.
Gehiago
Eremukako nahiz arlokako lehen bilerak arrakastatsuak izaten ari dira, bai parte hartzeari dagokionez bai eta ekarpenei dagokienez. Beheko kalekoa, erdiko kalekoa eta atzo goiko kalekoa burutu ziren. Gaur Euskaraz ez dakitenen txanda da eta ostiralean landa eremukoak bilduko dira.
Gehiago
Kontseiluak larunbaterako antolaturiko manifestazioarekin eta Euskaraz bizi nahi dut aldarrikapenarekin bat egin dute Zaldibiako Udaleko zazpi ordezkarik.
Gehiago
Arlokako bigarren bilera burutu da gaur arratsaldean eta Lardizabal herri eskolako zuzendaritza, Haur eskolakoa eta Guraso elkarteko ordezkariak bildu dira, herri eskolan egindako bileran.
Gehiago
Eremukako lehen bilerak burutu dira, zehazki beheko kalekoa eta erdiko kalekoa. Gaur asteazkena goiko kaleko bizilagunek dute zita, Ostegunean Euskaraz ez dakitenek eta ostiralean landa eremukoak bilduko dira.
Gehiago
Arlokako lehen bilera burutu da gaur arratsaldean eta Zaldibiako komertzioetako ordezkari guztiak bildu dira Karreranen egindako bileran.
Gehiago
Gaur Liztor Beltzaren beste habia bat aurkitu dute Aiestaran erreka auzoan. Zaldibian aurkitzen den hirugarren habia da eta ondorengo orduetan kenduko dute Suhiltzaileek.
Gehiago
Eskualdeko paisaien etorkizuna interesatzen al zaizu? Galdera horretatik hasita, lehenengo parte-hartze saioan herritarrek beren irudipenak eta iritziak eman ahalko dituzte: Goierrin bizi-kalitatea bermatzeko paisaietan zer aldatu edo mantendu beharko litzatekeen, paisaien balioak zein diren, babesteko proposamenak… jaso nahi ditu Goimenek.
Gehiago
Jabeari egoeraren berri jakinarazi dio eta neurriak hartzeko eskatu. Elizako saloien jabeak behar adinako neurriak hartu arte, eremua itxita egongo da, bai oinezkoentzat bai eta eraberritze lanean ari diren langileentzat ere.
Gehiago