Hemen duzu Sasieta Mankomunitatearen proposamena, oinarrizko eredua eta parte hartze bileretan erabakiko diren alderdiak. Hauekin batera ezagutzen ditugun atez ateko sistemengandik ezberdintzen dituzten atalak ere bildu ditugu.
Gehiago
Zaldibiako Udalak, erabiltzaileekin adostu ondoren, Herri mendi garbitzeko hesitze lanak hasi ditu. Ganaduaren laguntzaz garbitu asmo da aspaldian sastraka eta oteak hartutako eremua.
Gehiago
Goierriko 22 herriak oinez zeharkatzeko proposamena bildu du GoiBerri aldizkariak azken hilabeteetan. Eskualde guztiko 22 ibilbideen inguruko liburuxka Zaldibiako Udalaren babesarekin argitaratua izan da.
Gehiago
Azterketa aurkezteaz gain proposamen orokor bat aurkeztu zuten teknikariek. Bilketa sistema eraginkor eta bideragarriena atez atekoa dela geratu zen agerian. Hurrengo pausoa parte hartze prozesuan sakontzea izango da.
Gehiago
Urriaren 30ean herriko erdigunean bizi diren bizilagunek, konposta egiteko ikastaroa jaso zuten. Geroztik herritar gehiagok ere beraien interesa agertu dutenez, udalak beste ikastaro bat antolatzeko asmo du.
Gehiago
Beste urte batez, Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Zaldibiako Udalak biolentzia matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, gure Udalerrian ere irauten duen gaitza baita.
Gehiago
Zaldibiako Udalean ahalik eta gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen dituen hondakinen bilketaren alde egiteko konpromisoa hartu genuen. Horretarako, hondakin bilketa ezberdinen arteko azterketa eskuan dugu eta azaroaren 14ko batzarrean aurkeztuko dugu Antzokian.
Gehiago
Sasieta Mankomunitateak Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako prebentzio kanpaina hasi du Hondakinak Kitto! lemapean. Astelehenean Zaldibiko Lardizabal ikastetxean burutu zuten.
Gehiago
Goierri mailako hirugarren garbigunea da (beste biak Urretxun eta Beasainen daude) eta gaur-gaurkoz 23.000 biztanleko garbigune bat erabiltzeko aukera eskaini du Sasietak. Tartean Zaldibiari emango dio zerbitzua.
Gehiago
Berdintasunari buruzko diagnostikoa egin ondotik, agerian geratu zen herrian gaia lantzearen beharra. Berdintasunerako funtsezkoak diren bost esparru lantzeko, formakuntza tailerrak antolatu ditu Zaldibiako Udalak.
Gehiago
Ezer ospatzekorik ez dugula eta, Zaldibiako Udalak jakinarazten du, ostegunean udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko direla.
Gehiago