Jon beldurgabea antzerkia Zaldibian

Abenduak 30, astelehena, 17:00etan  Zaldibiako antzokian,  antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu JON BELDURGABEA taularatuko dute guztion gozamenerako.Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean,  Alfonso Diez eta Aitor Fernandino aktoreek, Grimm Anaiak idatzitako eta Inma Infiestak itzulitako  "Jon Beldurgabea" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute. 
Gehiago

Abenduaren 18an solasaldia Harkaitz Canorekin

Abenduak 18 asteazkena, 18:30etan Karreane kultur etxean, Harkaitz Canoren eskutik solasaldia; Antzara eguna liburuaren aurkezpena eta euskal komikiari buruzko hainbat zertzelada.
Gehiago

Abenduko agenda: Urte zaharretik, urte berrira

2019ko abendua bete betea datorkigunez, egutegi batean dauden ekimen, egitasmo edo ikuskizun guztiak biltzen saiatu gara. Hona abenduak dakarrena.
Gehiago

Petresku Etzi ez Etsi haurrentzat ikuskizuna

PETRESKU, ETZI EZ ETSI Bertso antzerkia datorren asteartean, abenduak 10, arratsaldeko 16:15ean antzokian izango da. 
Gehiago

Indarra Dolé Kallpa elkartearen eskertza

Pasa den urriaren 27an, Itxaropen Puntadak proiektuaren barnean, tonbola antolatu zuen Indarra Dolé Kallpa elkarteak herriko plazan. Hainbat  talde eta eragileri eskerrak eman nahian, honako mezua helarazi nahi du (barruan ikusgai).
Gehiago

2020ko egutegirako argazkien eskaera

Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi bazenute, kultur etxera ekarri azaroaren 18a, astelehena, baino lehen. Bildutako guztien artean 12 aukeratuko dira. Informazio gehiago behar baduzue, deitu 943160338 edo 676531079ra.
 
Gehiago

Elkartasun tonbola, Itxaropen Puntadak

Igande  honetan, urriak 27, Elkartasun Tonbola jarriko dute Zaldibiako plazan.Helburua: Perun, Cusco herrian, Juana de Aza Etxean josteko tailerra jartzea, egoera ahulean dauden ama gazteek aukera  gehiago izan ditzaten beren seme-alabekin aurrera egiteko.
Gehiago

Zaldibiako IX. Txirrindulari Sari Nagusia irailaren 22an ospatuko da

Datorren igandean, irailak 22an, IX. Zaldibiako Txirrindulari Sari Nagusia izango da jokoan, Lehendakari txapelketako azken proba puntuagarria goizeko 10:00etan irtengo da plazatik, eta helmugaratzea 12:37etarako dago aurreikusita. 
Gehiago