Santa Fe festak antolatzeko lehen bilera

Ekainaren 26an, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan Karreane kultur etxean.
Gehiago

Bikain aritu ziren musika eskolako ikasleak

Asteartean, hilak 18, ikasturte amaierako kontzertua eskaini zuten antzokian. Argazkiak ikusteko sakatu HEMEN.
Gehiago

Musika Eskolako ikasleen kontzertua

Bihar, ekainak 18, asteartea, arratsaldeko 18:30ean izango da Antzokian
Gehiago

Udan ere kirolaz blai

Hainbat kirol jarduera antolatu ditu Zaldibiako Udalak ekainerako eta uztailerako. Tenisa, piraguismoa, patinak eta abar 16 urte bitarteko haur eta nerabeeentzako, eta aerobic-zumba 16 urtetik gorakoentzako. Izena kultur etxean eman behar da ekainaren 12a (hau barne) baino lehen.
Gehiago

Bigarren zozketak badu irabazlea

Zozkatu berri dugu 'Irakurri, gozatu eta oparitu' kanpainako 30 euroko bigarren erosketa-txartela, eta Iradi Iraola Telleria zaldibitarra izan da irabazlea. Zorionak, Iradi!
Gehiago

Dronen tailerra 10 eta 15 urte bitarteko gaztetxoentzat

LHko 5. mailatik DBHko 3. mailara bitarteko ikasleak dronen munduan murgildu eta hauek erabiltzen ikasteko tailerra antolatu da. Izena Karreane kultur etxean eman behar da ekainaren 10a baino lehen.- Eguna: Ekainak 12, asteazkena- Ordua: 16:00etatik 19:00etara- Lekua: Resti pilotalekua 
Gehiago

Bertso eskolako kurtso amaierako ekitaldia asteazkenean

Ekainaren 5ean, arratsaldeko 7etan, gazteen bat-bateko bertso saioa izango da Zubi buru elkartean. Ordubete beranduago, 20:00ak aldera, afari-merienda egingo dute. Saioa eta afaria irekiak direnez, edonork eman dezake izena kultur etxean, astelehenean edo lehenago. 
Gehiago

Datorren ikasturtean Musika Eskolan hasi nahi duten ikasleek izena emateko epea zabalik

2019-2020 ikasturtean Musika Eskolan hasi nahi izanez gero, maiatzaren 15etik 27ra eman dezakezue izena kultur etxean. Bertan bete beharko duzue matrikula orria. Edozein zalantza izanez gero, deitu 943160338 edo 676531079 zenbakira. Oharra: deialdi hau ikasle berrientzako bakarrik da, eta ez dagoeneko ikasle direnentzako.
Gehiago

Elkarrekin bazkaldu zuten baserritarrek San Isidro egunean

Maiatzaren 15ean ospatu zuten aurten ere baserritarren festa, Zelaa hotelean. Bazkalostean solasean aritu ziren trikitilarien konpainian. Argazkiak barruan dituzue ikusgai.
Gehiago