Zozkatu da 30 euroko lehenengo erosketa-txartela. Irabazlea Agurtzane Aiestaran Amondarain zaldibitarra izan da. Zorionak, Agurtzane!
Gehiago
2018ko errenta eta ondarea aitortzeko garaian gauden honetan, Zaldibiako Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi zaituzte.
Gehiago
Udal liburutegian liburuak eta ikusentzunezkoak ezezik, aurrerantzean aldizkariak ere etxera eraman ahal izango dira hiru astez. Informazio gehiago barruan ikusgai.
Gehiago
Ostiralean margoketa tailerra, Esku harriak Oteizaren haria ikuskizuna, pintxo potea eta 2zio euskal rap taldearen kontzertua izango ditugu. Larunbatean, Korrikan parte hartzeko, autobusa irtengo da Ordiziara.
Gehiago
CEBANC zentroak eskainitako kurtsoak 20 orduko iraupena izango du, euskaraz eta doan izango delarik. Klaseak maiatzean eta ekainean izango dira (egunak eta ordutegia zehazteke). Izena kultur etxean eman behar da apirilaren 10a, asteazkena, baino lehen. Etxeko segurtasuna, elikagaien higienea eta segurtasuna, lehenengo sorospenak, higienea eta ingurugiroaren kalitatea bezalako gaiak landuko dira bertan. Informazio gehiago 943160338 telefonora deituta.
Gehiago
Zaldibiako Udalak euskaltzaleen elkarteekin, beste 34 Udalekin, liburutegi publikoekin eta liburu dendekin batera, 13. urtez antolatu du aurten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa. 2019ko martxoaren 18an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.
Gehiago
Zaldibiako Udalak eta herriko Aske emakume taldeak, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, honako egitaraua antolatu dute martxoaren 13rako eta 15erako.
Gehiago
Otsailak 1, ostirala, gaueko 10:30ean, Zaldibiako antzokian, Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza aktoreek, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean, "Rita" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute.
Gehiago
Azken egunetan liburutegira ekarri ditugun haurrentzako liburuak eta hauen sinopsiak barruan ikusgai.
Gehiago