Soinketa 2019/2020 ikasturtea

Irailaren 20ra arte dago zabalik Zunban edo 3. adineko mantenimendu klaseetan izena emateko epea. Urriaren 14an eta 15ean hasiko dira klaseak, hurrenez hurren. Bataren zein bestearen izena-ematea kulturetxean edo 943160338ra deituta egin daiteke. Zunba astelehen eta asteazkenetan izango da 19:00etatik 20:00etara, eta 3. adineko mantenimendua, astearte eta ostegunetan 9:00etatik 10:00etara.
Gehiago

Zaldibiako IX.Herri Lasterketa

2019ko irailaren 21ean ospatuko da Zaldibiako IX. Herri Lasterketa. Dagoeneko izen ematea zabalik dago.
Gehiago

Dantza saio bikaina izan zen jardueren azken egunean

Amaitu dira 2019ko udako jarduerak. Azken eguneko festako argazkiak HEMEN dituzue ikusgai. Jardueretako talde-argazkiak, berriz, HEMEN. Uda ona izan!
Gehiago

Piraguak, patinak eta eskalada

2. mailatik 4. mailara bitarteko hainbat haur aritu dira asteotan kirol hauetan ere. Argazkiak HEMEN dituzue ikusgai.
Gehiago

Ur jolasak, haurren gozagarri

Uztaileko egun eguzkitsuak tarteko, ederki pasa zuten haurrek ur jolasetan. 2-3 urteko gelako eta 4-5 urteko gelako haurren argazkiak ikusteko, sakatu HEMEN. 1. mailatik 3. mailara bitarteko haurrenak HEMEN ikus ditzakezue. Eta 4. mailatik 6. mailara bitarteko haurrenak, berriz, HEMEN.
Gehiago

Santa Fe festak 2019

Aurtengo Santa Fe festak antolatzeko  bilera asteazken honetan, hilak 17, arratsaldeko 18:30ean  Karreanen izango da. 
Animatu eta parte hartu.
Gehiago

San Ferminak Zaldibiako plazan

Uztailaren 5ean, ostiralean, goiz ederra pasa zuten haurrek. Arropa zuriz eta zapi gorriz jantzita, bete-betean murgildu ziren San Ferminetan. Argazkiak ikusteko sakatu HEMEN.
Gehiago

Piraguak Amundarain errekan

Ekaineko azkeneko astean, piraguetan aritzeko aukera izan zuten Zaldibiako haurrek. Hilaren 24a eta 27a bitartean Zaldibian, eta azken egunean, 28an, Getarian. Argazkiak ikusteko sakatu HEMEN.
Gehiago

Liburu berriak liburutegian

Azken asteetan liburutegira ekarri ditugun euskarazko zein gaztelerazko liburuen zerrenda, hauen azalak eta sinopsiak barruan ikusgai. 
Gehiago