Hainbat argazki dituzue ikusgai: gorputz perkusio tailerrekoak, Baso bizi tailerrekoak, Matraka Ma Non Tropo ikuskizunekoak, Ginkanakoak eta Plaza irrintzika berbenakoak. Gaur ibilaldie dute haurrek, Egileor auzora.
Gehiago
Goizeko ordutegian egongo da zabalik, 9:00etatik 15:00etara. Derrigorrezkoa da sartu aurretik maskarilla jartzea eta sarrerako aparagailuan eskuak garbitzea. Irakurleek ezingo dituzte apaletako liburuak ukitu, baina bai liburuak etxera eraman edo etxean dituztenak itzuli. Ordenagailuak erabilgarri daude, eta liburutegiko mahaietan launa pertsona eser daitezke gehienez. Zalantzarik izanez gero, deitu 943160338 zenbakira.
Gehiago
Urtero legez, musika eskolako ikasleek kurtso amaierako kontzertua eskaini dute. Aurtengoa berezia izan da, internet bidez bakarrik ikusi eta entzun ahal izan baitugu. Sarera igo dute, guztion eskura egon dadin.
Gehiago
Uztailak 6 astelehena, 10:30ean:LH 1. eta LH 2. mailakoentzat, 11:30ean: HH 4 eta 5 urteko gelako haurrentzat. Euria bada Resti pilotalekuan.
Gehiago
Uztailak 6 astelehena, 11:00etan Parke botanikoan, HH 2 eta 3 urteko gelako haurrentzat. Euria bada ere bai, ekarri xira, aterki eta katiuskak!
Gehiago
Atzo, uztailak 1, Urpekakariak bertso-antzerkia izan genuen. Gaur, berriz, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria. Bi ekintzetako zenbait argazki eta uztailaren 24ra bitarteko taldekako egitaraua, barruan duzue ikusgai.
Gehiago
Uztailak 3 ostirala, 11:00etan: Gorputz-perkusioa tailerra LH 3. mailatik 6.maila bitartekoentzat eta 12:00etan: Musika Eskolako kideen musika saioa.
Gehiago
Zaldibian, UDAL BIZIA! egitarauaren baitan, Parke botanikoan 11etan LH 3.mailatik 6.maila bitartekoentzat eta DBH 1. eta 2. mailakoentzat zuzenduriko ikuskizuna.
Gehiago
Atzo izan genuen eguraldi nahasiak eraginda, irakurraldi musikatua datorren astera atzeratzea erabaki genuen. Gure eskerrona adierazi nahi diegu Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Pello Ramirezi, ekitaldi honek eskatzen duen baldintza egokienen zain itxaroteko agertutako prestutasunagatik. Data berria zehaztu orduko plazaratuko dugu.
Gehiago