AISA Oinarrizko euskara ikastaroa

Urriaren 15era arte zabalik egongo da AISA Oinarrizko euskara ikastaroan izena emateko epea. Klaseak astelehen eta asteazkenetan izango dira, 14:15etik 15:45era. Izena emateko deitu 943160338 edo 676531079 telefonora. Klaseak doan izango dira. Animatu!
Gehiago

Liburutegia berriro zabalik, ohiko ordutegian

Irailarekin batera, ateak ireki ditu berriz Zaldibiako Udal Liburutegiak. Arratsaldez egongo da zabalik, 15:00etatik 19:30era. Orain da unea udan irakurritako liburuak itzuli edo berriak maileguan hartzeko. Gogoratu, sartzeko derrigorrezkoa dela maskara jartzea eta kultur-etxeko sarreran aurkituko duzuen hidrogelarekin eskuak garbitzea.
Gehiago

Festak 2020: batzarra irailaren 3an

Bertan da urria, gure herrian hilabete kuttuna, herriko festen garaia. Aurten egoeraren ziurgabetasunak eraginda irail hasierara atzeratu zen lanketa eta datorren ostegunean, irailak 3, iluntzeko 19:00etan Herri Antzokian egingo da bilera. Jarraian informazio osoa.
Gehiago

Ezberdina, baina berezia... amaitu da 'Uda bizia'

Ostegunean Arruegi eta Saturdi auzoetara ibilaldia izan genuen, eta ostiralean amaiera eman genion Sahararako material bilketarekin, Porrotxen bisitarekin eta pelikula emanaldiarekin. Ikusgai dituzue azken hiru asteetan burututako ekintzetan ateratako argazkiak.
Gehiago

Azken txanpan bete-betean sartuta, 'Plaza irrintzika' eta Aiestaran Erreka auzorako ibilaldiarekin hasi genuen astea

Astelehenean, Plaza irrintzika haur-berbenan dantza egin zuten txikienek, euren mozorro eta guzti. Atzo, 5. eta 6. mailako gaztetxoek Aiestaran erreka auzoa bixitatu eta bainutxoa hartuz gozatu zuten
Gehiago

Ostiralean Uda Biziaren amaiera

Murgildu gara programazioaren azken astean, ostiralean emango diogu amaiera. Bideo honekin deialdi berezia egin nahi dugu bukaera berezia eman diezaiogun.
Gehiago

Urtesabel auzora ibilaldia eta bertso eskolako ikasleen saioa izan genituen ostegun eta ostiral goizean

Ostegunean Urtesabel auzo aldera eginiko txangoan untxiak ikusteko aukera izan zuten bertan. Ostiral goizean, berriz, ikasturtean landutakoa praktikan jarri ahal izan zuten bertso eskolako ikasleek.
Gehiago

Drone ikastaroa izan genuen atzo

Atal teorikoa dronearen oinarrizko kontzeptu eta funtzionamenduari enfokatua zegoen, eta atal praktikoa ondoren, erabilerara enfokatua. Ederki pasa zuten gaztetxoek.
Gehiago

Munduan berbena ikuskizuneko eta Buruarinak egiteko tailerreko argazkiak

Astelehenean, Munduan berbena izan genuen parke botanikoan, Txatxilipurdi taldearen eskutik. Asteartean berriz, buruarinak egiteko tailerra, Resti pilotalekuan.
Gehiago