Aurtengo udako oporretan, herriko haur eta gaztetxoei urteroko Udako Jardueretan parte hartzeko aukera eman nahi diegu. Parte hartu nahi duenak, jarraian ageri den informazioa irakurri, eskuz jaso duzuen edo hemen bertan deskargatu dezakezuen izen-emate orria bete eta Kultur Etxera eraman behar du. Izena ematea irekita dago eta azken eguna apirilaren 30a, ostirala, izango da.
Gehiago
Hurrengo egunetan etxean egon behar baduzue eta liburutegira etortzeko modurik ez baduzue, jakin aukera duzuela liburuak eskatu eta etxean bertan jasotzeko. Horretarako deitu 943160338 zenbakira (itxita apirilaren 1etik ostegunetik, 5era astelehenera) edo idatzi kulturetxea@zaldibia.eus helbidera. Zaldibiako udal liburutegian ditugun liburuak ikusi ahal izateko, eta duela urtebete publikatu bezala, etxeko egonaldia arinagoa egiteko euskarazko doako hainbat baliabideren gida ikusteko, jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Norentzat? LH 3. mailatik LH 6. maila bitarteko haurrentzat. Noiz? Apirilaren 7an, asteazkena, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, Resti pilotalekuan. 25 haur baino gehiagok izena ematen badute, bi saio ezberdin antolatzeko aukera aztertuko da. Izena emateko lekua eta epea? 2021eko martxoaren 30era arte, asteartea, Kultur etxean edo zaldibia.eus webgunean.
Gehiago
Azken Irakurri Gozatu Oparitu egitasmoak bazuen berritasun nabarmen bat. Izan ere, edizio honetan fitxa aurkeztu zuten herri guztietako irakurleen artean, 500 libururen zozketa egin zen, eta horietako hamar zaldibitarrei egokitu zaizkie. Liburuak iritsi dira jadanik sarituen etxeetara, egitasmoan zehazten zen bezala, gertuko norbaiti oparitzeko. Azkenik, liburu elektronikoa zozkatu zen egitasmoan parte hartu zuten Zaldibiako irakurleen artean, eta Manex Insausti izan zen irabazlea. Zorionak, Manex!
Gehiago
Bihar urtarrilak 4 adin guztietako haur eta gaztetxoentzat, ARTZAINEN HERRI KIROLAK 11:00etatik 13:00etara. Urtarrilaren 7an, JOLAS ERRALDOIAK JOLASEN TAILERRA 11:00etatik 13:00etara lehen hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailakoentzat. Urtarrilaren 7an, GINKANA Resti pilotalekuan 11:00etatik 13:00etara lehen hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailakoentzat.
Gehiago
EGUNA: URTARRILAK 2 LARUNBATA
ORDUA: 1. saioa 16:30ean / 2. saioa 18:30ean
LEKUA: Zaldibiako Herri ANTZOKIA
PREZIOA: 3 euro SARRERAK AGORTUTA
SARRERA BERDEAK: (1. Saioa: 401 - 440) (2.Saioa: 451 - 490)
Gehiago
EGUNA: ABENDUAK 30 ASTEAZKENA
ORDUA: 1. saioa 16:30ean / 2. saioa 18:30ean eta jarraian Lander Garrorekin solasaldia.
LEKUA: Zaldibiako Herri ANTZOKIA
PREZIOA: 3 euro (1. saiorako 14 sarrera geratzen dira 2020/12/22)
Gehiago
EGUNA: ABENDUAK 27 IGANDEA
ORDUA: 1. saioa 17:00etan / 2. saioa 19:00etan.
LEKUA: Zaldibiako Herri ANTZOKIA
PREZIOA: 3 euro SARRERAK AGORTUTA
Gehiago
EGUNA: ABENDUAK 23 ASTEAZKENA
ORDUA: 1. saioa 17:30ean / 2. saioa 19:00etan.
LEKUA: Zaldibiako Herri ANTZOKIA
PREZIOA: 3 euro SARRERAK AGORTUTA
Gehiago