Euskara eta zaldibitarren jatorri aniztasuna: errealitate berriaren kudeaketa dugu erronka

Euskararen arnasgune dugu gure herria, baita era berean jatorri aniztasun handiko herria ere. Euskaraz bizi den herria izaten jarraitu eta aldi berean komunitate integratua eta elkarrekiko errespetuzkoa osatzeko erronkari heltzen goaz pixkanaka proiektu ezberdinen bidez. Hausnarketa konpartitua egin eta denen aldetik urratsak ematea izango da helburura iristeko giltza.
Gehiago

Udako kanpainako kirol saioen amaiera

Gaur bukatu dituzte Zaldibiako haurrek udako kanpainako kirol saioak. Aurten piraguetan, tenisean eta patinetan aritzeko aukera izan dute. Bai ederki pasa ere! Argazki guztiak ikusteko, sartu albistean. Bestalde, udako haur eta gaztetxoen jarduerak astelehenean hasiko dira. 


 

Gehiago

Gaur 19:00etan BALDIN BADA zirkoaren emanaldia

Gaur ekainaren 29 asteartea, arratsaldeko 19:00etan Zaldibiako plazan dagoen Toki Alai pilotalekuan burutuko da bere garaian eguraldia medio atzeratu zen kale ikuskizuna. 
Gehiago

Gustura pasa dute txikienek Miruren porrusalda erromerian

Gaur arratsaldean Toki Alai pilotalekuan, antolaturiko kultur ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute txikienek.
Gehiago

Uda honetan ere, kirolez blai!

16 urte bitarteko haur eta nerabeentzako hainbat kirol jarduera antolatu ditu Zaldibiako Udalak ekainerako eta uztailerako. Tenisa, piraguismoa, patinak eta Funky-a. Izena ekainaren 17a (hau barne) baino lehen eman behar da kultur etxean. Albiste honen barruan duzue informazio guztia.
Gehiago

Kimikarin esperimentu tailerra, ekainaren 21ean

Norentzat? LH 3. mailatik LH 6. mailara bitarteko haurrentzat. Noiz? Ekainaren 21ean, astelehena, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Non? Resti pilotalekuan. 25 haur baino gehiagok izena emanez gero, bi saio  ezberdin antolatzeko aukera aztertuko da. Izena emateko lekua eta epea? 2021eko ekainaren 17ra arte, osteguna, Kultur etxean edo albiste honen barruan aurkituko duzuen formularioa beteta.
Gehiago

Txikienentzako Porrusalda erromeria, ekainaren 24an

Norentzat? HH 2 urtetik LH 2. maila bitarteko haurrentzat. Haurrak beren ardura duen norbaitekin etorri beharko dira, eta berekin egongo dira ekintzan zehar ere. Noiz? Ekainaren 24an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan. Non? Olaldeko parkean. Izena emateko lekua eta epea? Ekainaren 21era arte, astelehena, Kultur etxean edo albiste honen barruan ikusiko duzuen formularioa beteta.
Gehiago

Zaldibian, Udaberria loretan! Ekaineko agenda

Zaldibiako Udalak, 2021eko ekainerako herrian antolatu diren ikuskizun eta ekimenen agenda osatu du. Azken txanpan da udaberria eta ate joka dugu udara. Ekitaldi, ikuskizun, Izen emate eta sarreren inguruko informazioa hemen duzue.
Gehiago

IZTUETA DANTZA TALDEAren emanaldia

EGUNA: EKAINAK 6 IGANDEA

ORDUA: 17:30ean

LEKUA: RESTI pilotalekua

PREZIOA: Dohain
Gehiago