Haur Hezkuntzako umeei zuzenduriko ikuskizun hau abenduaren 28an, ASTEARTEA, goizeko 11:00etan izango da PLAZAn. Jarraian dituzue xehetasun guztiak.
Gehiago
Hainbat urtetan geldirik egon ondoren, irina egiteko gai dira berriro Kanpain errotako harriak. Jabeek hitzarmena adostu dute Udalarekin eta proiektu bat abiatu da horren baitan, Zaldibiako uraren indarra eta erroten historia berreskuratzeko helburuz. Auzolanari esker errotak martxan jartzeko urratsa eginda, 2022ko maiatzean ospatuko den Gipuzkoako Errota Eguna izango da hurrengo erronka. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Badator neguko solstizioa, badatoz neguko oporrak. Herriko txikienentzat egitaraua antolatu du Udaleko Kultura arloak aurtengoan ere, osasun neurriak kontuan izanda, noski. Egitaraua ikusi eta izena emateko, jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Abenduaren 3a dugu, Euskararen Eguna. Udalbatzak aho batez onartutako adierazpena irakurri dezakezu jarraian, baita gaurko antolatutako egitaraua ere.
Gehiago
Smartphonak eta tabletak erabiltzeko ikastaroak antolatu dira abenduaren 15etik 23ra Karreaneko KZ gunean. Bertan android sistema eragilea erabiltzen irakatsiko da. Izena ematea zabalik karreane kultur etxean.
Gehiago
Ostegunean, azaroak 18, arratsaldeko 18:30ean Karreanen izango da Kultura, Kirola eta Euskara batzordearen batzorde bilera. Jarraian duzue gaiordena eta gogoratu, batzordean izena emanda dauden herritarrez gain, edozein herritar zein eragile bertaratu daitekeela.
Gehiago
2021eko urriaren 2an burutu zen Zaldibiako I. Argazki Rallyan 9 partehartzaile izan ziren eta 8 lan aurkeztu zituzten. Lehen bi sailkatuak: Iñaki Gurrutxaga Cacho eta Agurtzane Larrarte Telleria izan ziren.
Gehiago
Azaroaren 6an, goizeko 11:00etan Zaldibiako 1. argazki rallyko sari banaketa burutuko da Zaldibiako Udalean. Bertan aurkeztu diren lanak ikusgai izango dira.
Gehiago
Neguaren eskutik datozen eguraldi traketsei aurre egiteko ondorengo neurri eta bitartekoak jarri dira. Txikienentzako Kimueneko jolas gela, Resti pilotaleku itxian argiak piztuta izango dira egunero 16:00etatik 20:00etara eta eguraldi txarra den kasuetan 6-7 urteko txikientzat Karreane beheko gela zabalduko dugu arduradunarekin badoaz. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago