Txikienentzako Porrusalda erromeria, ekainaren 24an

Norentzat? HH 2 urtetik LH 2. maila bitarteko haurrentzat. Haurrak beren ardura duen norbaitekin etorri beharko dira, eta berekin egongo dira ekintzan zehar ere. Noiz? Ekainaren 24an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan. Non? Olaldeko parkean. Izena emateko lekua eta epea? Ekainaren 21era arte, astelehena, Kultur etxean edo albiste honen barruan ikusiko duzuen formularioa beteta.
Gehiago

Zaldibian, Udaberria loretan! Ekaineko agenda

Zaldibiako Udalak, 2021eko ekainerako herrian antolatu diren ikuskizun eta ekimenen agenda osatu du. Azken txanpan da udaberria eta ate joka dugu udara. Ekitaldi, ikuskizun, Izen emate eta sarreren inguruko informazioa hemen duzue.
Gehiago

IZTUETA DANTZA TALDEAren emanaldia

EGUNA: EKAINAK 6 IGANDEA

ORDUA: 17:30ean

LEKUA: RESTI pilotalekua

PREZIOA: Dohain
Gehiago

HEZURBELTZAK taldearen kontzertua


EGUNA: EKAINAK 5 LARUNBATA
ORDUA: 18:30ean
LEKUA: RESTI pilotalekua
SARRERAK: egunean bertan 17:00etatik aurrera pilotaleku sarreran eskuratu daitezke.
PREZIOA: 10 euro

Gehiago

Zaldibian, Udaberria loretan: badator ekaina, ekintza sorta berriarekin

Maiatzeko egitaraua amaierara iristen ari den heinean, lore berriak datoz ekainean. Hala, 3tik 6rako astean emanaldi berriak iragarri dira. Protagonismo handiena herriko talde eta eragileek izango dute, gogorra izan den ikasturtearen amaiera gerturatzen ari dela, kurtso amaierako emanaldiak eskainiko baituzte. Bertso Eskolaren, Musika Eskolaren eta Iztueta Dantza Taldearen emanaldiez gain, Almitza Sega Elkarteak Euskal Herriko nazioarteko erako Sega ekitaldia eskainiko du eta "Hezurbeltzak" taldearen kontzertua ere izango da egitaraua osatuz. Jarraian informazio osoa.  
Gehiago

2021/2022 ikasturterako ikasle berriek Zaldibiako Musika Eskolan izena emateko epea zabalik

 2021-2022ko ikasturtean Musika eskolan hasi nahi izanez gero, izena maiatzaren 24tik 31ra eman dezakezue kultur etxean, eta bertan bete matrikula-orria. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 12:30etik 19:30era.Telefonoa: 943160338 / 676531079.  Izena emateko azken eguna: maiatzak 31, astelehena.
Gehiago

Zaldibian, Udaberria loretan: aste honetako ekintza sorta

Hilaren hasieratik martxan den egitarauaren baitan, jarraian dituzu aste honetan izango ditugunak: Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumorako kooperatibaren hitzaldia, Arineketan musika eta dantza ikuskizuna eta Unidad Alavesa musika taldearen kontzertua. Peru Calabaza idazleak ere bere lehen egonaldia aste honetan egingo du. Jarraian informazio osoa, baita izena emateko edo sarrerak lortzeko bidea ere. 
Gehiago

Udalbiltzaren eskutik, GEURETIK SORTUAK proiektu kulturala abian da.

Udaleko Kultura eta Euskara arloaren sustapenez Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuan murgildu da Zaldibia. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez. Ostegunean jarri zen lehen harria Oiartzunen Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako artista eta udalerrietako ordezkariak bilduta Arizmendi Eneako lorategian.
Gehiago

Argazki digitalen eta Etxeko lehen sorospenen ikastaroak

Maiatzaren amaiera aldera hasita, bi ikastaro eskainiko dira CEBANC zentroaren bidez, euskaraz eta dohainik. Jarraian informazio osoa, baita Kultur Etxean edo 943160338 / 676531079 telefono zenbakietara deituta. 
Gehiago