Egitarau betea dugu aste honetan

Asteazkenean BUBBLE BALLS haur eta gaztetxoentzat, Ostegunean HARRERA EGUNA, Ostiralean ESNATU NAIZ kabareta, larunbatean auto klasikoak eta 1. ARGAZKI RALLYA eta astelehenean kale antzerkia TONBOLA. 
Gehiago

Autotxokeak igandera arte

Zaldibiako Udalak autotxokeetako bidai bana helaraziko die  6 urte eta 14 urte bitarteko zaldibitar guztiei eskolaren bidez. Haur hezkuntzako txikiei hurrengo urrian etorriko diren karruselerako bidaia emango zaie.
Gehiago

Euskaraz ikasi, Zaldibian bertan

Urtero bezala zabalik da Euskaraz ikasteko aukera Zaldibian. Udalak sustatu eta finantziatzen dituen ikastaroak urrian hasiko dira.
Gehiago

Igandeko bertso saioko sarrera gehiago eta leku aldaketa

Azken egunetako eguraldiak eraginda eta igandeko aurre ikuspenak ikusita bertso saioa Lardizabal eskola ondoko futbito zelaira aldatu dugu. Bertako aforoa 120 denez, gaur bertan sarrera horiek eskuragarri jarriko ditugu. Halere txarra egingo balu herri antzokian burutuko litzateke saioa.
Gehiago

Ostiralean UDAL HERRI BATZARRA burutuko da

Aurten ere ez da herriko jairik ospatuko Zaldibian eta aurreko ostiralean adostu bezala, hitz egindakoan sakontzeko bigarren UDAL HERRI BATZARRA antolatu du Zaldibiako Udalak ostiral honetarako arratsaldeko 18:30etan udaletxeko areto nagusian.
Gehiago

Aurten ere, ez da herriko jairik ospatuko Zaldibian

Ostiralean burututako udal herri batzarrean, bertan bildutako herri eragileekin elkarbanatutako hausnarketaren ondorioz, aurten ere ez da Santa Fe jairik ospatuko Zaldibian. Horren ordez, iraila eta urrian zehar hainbat ekitaldi eta ikuskizunen agenda zabala antolatzen hasi dira udala eta eragileak elkarlanean.
Gehiago

Udal herri batzarra jaien inguruan

Bertan da urria, gure herrian hilabete kuttuna eta herriko festen garaia. Aurten ere herriko jaiak antolatzeko modurik aurreikusten ez bada ere, datorren ostiralean, irailak 10, arratsaldeko 18:30etan Udaletxeko areto nagusian egingo den herri batzarrean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak. Jarraian informazio osoa.
Gehiago

Bereziak izan dira aurtengo udako jarduerak, baina ederki ibili dira haurrak

Uztailaren 5etik 23ra bitarte iraun dute jarduerek, eta 164 haur eta gaztetxo aritu dira bertan. Begiraleak, berriz, 20 izan dira. Egungo osasun egoera dela eta, talde-burbuilak osatu eta mantendu dira. Barruan dituzue ikusgai talde-argazkiak eta azken eguneko festako dantzen bideoak.
Gehiago

Kultur etxea itxita egongo da abuztuan

Bihar, ostirala, zabalik egongo da goizeko 8:30etik 15:30era, eta ondoren ateak itxiko ditu irailaren 1era arte. Oraindik garaiz zabiltzate abuzturako libururen batzuk hartzeko.
Gehiago