Zaldibian, Udaberria loretan: aste honetako ekintza sorta

Hilaren hasieratik martxan den egitarauaren baitan, jarraian dituzu aste honetan izango ditugunak: Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumorako kooperatibaren hitzaldia, Arineketan musika eta dantza ikuskizuna eta Unidad Alavesa musika taldearen kontzertua. Peru Calabaza idazleak ere bere lehen egonaldia aste honetan egingo du. Jarraian informazio osoa, baita izena emateko edo sarrerak lortzeko bidea ere. 
Gehiago

Udalbiltzaren eskutik, GEURETIK SORTUAK proiektu kulturala abian da.

Udaleko Kultura eta Euskara arloaren sustapenez Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuan murgildu da Zaldibia. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez. Ostegunean jarri zen lehen harria Oiartzunen Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako artista eta udalerrietako ordezkariak bilduta Arizmendi Eneako lorategian.
Gehiago

Argazki digitalen eta Etxeko lehen sorospenen ikastaroak

Maiatzaren amaiera aldera hasita, bi ikastaro eskainiko dira CEBANC zentroaren bidez, euskaraz eta dohainik. Jarraian informazio osoa, baita Kultur Etxean edo 943160338 / 676531079 telefono zenbakietara deituta. 
Gehiago

Zaldibian, Udaberria loretan! maiatzeko agenda

Zaldibiako Udalak, 2021eko maiatzerako herrian antolaturiko ikuskizun eta ekimenen agenda osatu du. Abian da udaberria eta ekainerako ere sortuko dira lore berriak. Izen ematea eta sarreren inguruko informazioa hemen duzue.
Gehiago

Hitzaldi zikloa: IZARKOM telekomunikazio burujabetza

Maiatzak 5 asteazkena, 18:30etan Zaldibiako herri antzokian izango den hitzaldirako izen ematea zabalik dago. Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboaren aurkezpena eta Euskal Herriak telekomunikazioaren alorrean dituen erronkei buruz hitz egin eta telekomunikazioen inguruan ditugun galderak argitzeko tartea izango dugu.
Gehiago

Atzeratu egin behar izan da maiatzaren 7an izatekoa zen Udaberria kantuz ikuskizuna

Data berria zehaztu bezain laister jakinaraziko da. Barkatu eragozpenak
Gehiago

Kultur eta Kirol taldeentzat 2021eko diru-laguntza deialdia zabalik

Gaurtik eta ekainaren 4ra arte, zabalik izango  da herriko Kultur eta Kirol taldeen urteroko udal diru-laguntza deialdia. 2021. urtean zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeei beraien proiektuen eta urteko programen garapena finantzatzen laguntzea izaten da helburua. Jarraian dituzue laguntzen oinarriak, eskaerak aurkezteko epea eta gainontzeko informazioa. 
Gehiago

GEURETIK SORTUAK: eleberri txiki bat idatziko du Zaldibin Peru Calabaza Saban idazleak

Udaleko Kultura eta Euskara arloaren sustapenez Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuan murgildu da Zaldibia. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez. Dagoeneko zehaztu dira proiektuan parte hartuko duten artistak eta udalerriak. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Ombuaren Itzala proiektuaren aurkezpena herri antzokian

Apirilaren 26an, astelehenean, arratsaldeko 19:00etan hasita, Ombuaren itzala proiektuaren aurkezpena egingo dute Zaldibiako Herri antzokian. Pedro Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza eta lana azalduko dituen filma egitea da proiektuaren helburua, Eguzki Art Zinema ekoiztetxeak sustatu eta bultzatuta. Horren guztiaren buru Patxi Bisquert aktorea izango da, asteleheneko aurkezpenean antzokian izango dena. Informazio gehiago, barruan.
Gehiago