Liburu bat irakurtzerakoan beste pertsona batetaz oroitu al zara? Orain duzu aukera, abenduaren 9ra arte, irakurri duzun liburu hori nahi duzunari oparitzeko! Hartu euskarazko liburu bat liburutegitik, eraman etxera eta gozatu irakurketaz! Liburua bueltatzerakoan, bete parte-hartze fitxa zure datuekin eta idatzi beretzako mezu bat.
Gehiago
Ordubete eta 50 minutuan agortu dira ikuskizunerako 150 sarrerak.
Gehiago
ERRIMAK BI OINETAN ikuskizuna izango da igandean Udazken Bizia programaren barruan. Bihar 15:00etatik 19:30era ekingo zaio sarrera banaketari Karreane kultur etxean. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Herriko festak eta barrakak eskutik doaz, eta bada familia bat, Maria eta Joaquin eta hauen seme-alabena, urtero urtero gure artean izaten dena. Bada beti bezala ez bada ere, Zaldibian izango ditugu azaroaren 6tik 15era bitarte, Antzoki aurreko aparkalekuan.
Gehiago
Uztailean 2 urtetik 5 urtera bitarteko haurrek izan zuten buruarinak egiteko tailerrean parte hartzeko aukera. Oraingoan, LH 1 eta LH 2 mailakoentzat egingo da tailerra urriaren 15ean eta LH 3 eta LH 4 mailakoentzat urriaren 22an. Informazioa jarraian.
Gehiago
Irailaren 3an egin zen batzarrean bi gai jarri ziren mahai gainean: aurten ez dago baldintzarik festak egiteko, baina erabaki horrek dakartzan kalteak arintzeko ekimenak egin ditzakegu udazkenean zehar. Hari horri tiraka osatu da ekimen sorta bat, eta eragileen elkarlanarekin osatzea eta luzatzea da asmoa. Jarraian dituzu ekimenaren azalpena, egingo diren ekitaldiei buruzko informazioa eta bertaratzeko baldintzak. Animatu eta parte hartu!
Gehiago
Urriaren 15era arte zabalik egongo da AISA Oinarrizko euskara ikastaroan izena emateko epea. Klaseak astelehen eta asteazkenetan izango dira, 14:15etik 15:45era. Izena emateko deitu 943160338 edo 676531079 telefonora. Klaseak doan izango dira. Animatu!
Gehiago
Irailarekin batera, ateak ireki ditu berriz Zaldibiako Udal Liburutegiak. Arratsaldez egongo da zabalik, 15:00etatik 19:30era. Orain da unea udan irakurritako liburuak itzuli edo berriak maileguan hartzeko. Gogoratu, sartzeko derrigorrezkoa dela maskara jartzea eta kultur-etxeko sarreran aurkituko duzuen hidrogelarekin eskuak garbitzea.
Gehiago
Bertan da urria, gure herrian hilabete kuttuna, herriko festen garaia. Aurten egoeraren ziurgabetasunak eraginda irail hasierara atzeratu zen lanketa eta datorren ostegunean, irailak 3, iluntzeko 19:00etan Herri Antzokian egingo da bilera. Jarraian informazio osoa.
Gehiago