Udaleko langileek bat egin dute Sektore Publikoan enplegu publikoa sortu eta milaka behin-behineko langileren kontsolidazioa eskatzeko deitu den grebarekin. Greba bihar, osteguna, izango da, eta beraz, udal zerbitzu guztiak ITXITA egongo dira.
Gehiago
Gaur, apirilaren 15a, osteguna, iluntzeko 20:00etan osoko bilkura izango du udalbatzak. Telematikoki burutuko da eta segidan duzue bilkura deialdiari buruzko informazioa eta zuzenean udalbatza ikusteko modua.
Gehiago
Urtero bezala, Zaldibiako Udalak eta UEMAk kanpaina egingo dute elkarlanean, herritarrek errenta-aitorpena euskaraz egitea bultzatzeko.
Gehiago
Zergabilketa epea: Apirilaren 1etik maiatzaren 30era.
Domiziliatuak apirilaren 15ean
Gehiago
Bihar, martxoak 30 asteartea, ibilgailuen joan etorria aldatuko da goizeko 8:00etatik 10:00ak bitartean Aztia etxeko lanak direla eta. Egileor auzoko bizilagunei, Ñañarri, Luberri eta Ibai-ondo etxeetako bizilagunei nahiz Aiestaran Erreka auzokoei Txamarretxeko plazako aparkalekuak kendu eta behin-behineko pasabidea jarriko zaie Txapeletxetik barrena ordu tarte horretan.
Gehiago
Administrazioa eta kudeaketa ikasketak egiten ari den herritar batek, Zaldibiako Udalean egingo du bere ikasketen barneko praktika-aldia, bere titulazioa eskuratu ahal izateko. Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eskaerari erantzunez, udal zerbitzu ezberdinetan administrari lanetan arituko da lanaldi osoan, hiru hilabetez, maiatzaren amaierara arte.
Gehiago
Martxoaren 7 igandean ospatuko den emakumeen herri lasterketa ospakizuna dela eta ibilgailuen joan etorria etengo dugu Santa Fe kalean zehar goizeko 10:00etatik 14:00etara.
Gehiago
Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu da iragarkia
Gehiago
Hemen duzue Zaldibiako Resti pilotalekuaren erabilera ordutegia eta bertako jarduna lagundu asmo duen araudia.
Gehiago
Otsailaren 25ean, osteguna, iluntzeko 19:00etan telematikoki burutuko da udalbatza bilera. Egungo egoera medio telematikoa izango da eta zuzenean jarraitu nahi duenak segidan du informazio osoa.
Gehiago
2020ko 4. hirulekoa ur-hornidura tasako errolda jendaurrean jartzen da eta ezartzen den borondatezko zerga-bilketa epea eta modua adierazten dira jarraian aurki dezakezun iragarkian.
Gehiago
Basoko eta etxeko hegaztietan hegazti-gripea hedatzeko arriskua dagoenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak herriko hegazti-ustiategien (baserrietako edo baratzeetako autokontsumokoak barne) zerrenda egin eta bidaltzeko eskatu die Udalei. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Otsailaren 11n, osteguna, iluntzeko 19:30ean telematikoki burutuko da udalbatza bilera. Egungo egoera medio telematikoa izango da eta zuzenean jarraitu nahi duenak segidan du informazio osoa.
Gehiago