Aberri eguna
Pazko Igandean ospatzen den Euskal Herriko nazio aldarrikapen eguna da. 1932an ospatu zen lehen aldiz. Udalbiltzak deituta herriz herri antolatu izan baziren ere, azken urteetan Independentistak taldeak egin ohi izan du aldarrikapen eta ospakizunerako deia.