Gazte festak

Uztailaren bigarren hamabostaldian ospatzen dira, hiru egunez. Zaldibiako Gazte Asanbladak 1997tik antolatzen ditu gazte festak eta udako giro onaz baliatuz, erabateko festa herrikoiak izaten dira. Haur, gazte eta heldu biltzen dira festara.