JAIAK ETA OSPAKIZUNAK EGUTEGIAN

OTSAILA

SANTA AGEDA BEZPERA: etxez etxe koplak kantatzeko eguna.

INAUTERIAK: mozorrotu eta ikuskizuna eskaini ohi dute herriko txikienek.

MARTXOA

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA: martxoak 8, herriko emakumeek eta talde feministak antolatuta.

APIRILA

ABERRI EGUNA: Euskal Aberriaren eguna, Pazko Igandez ospatzen da.   

SATURDI AUZOKO FESTA: Pazko astelehenez, festa egiten da San Saturnino (Saturdi) Ermitaren inguruan, Urreta auzoan. 

KORRIKA: AEK-k euskararen alde bi urtetik behin herriz herri antolatzen duen ekimena.

DANTZARI TXIKI EGUNA: Iztueta Dantza Taldeak urtero martxo/apiriletan antolatzen duen egun osoko festa, inguruko dantza taldeak gonbidatuta.  

MAIATZA

LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA: maiatzak 1.

ARALARKO LARREEN IREKIERA: maiatzak 1. Aralarrera igotzen diren artzain eta ganaduzaleen festa, Larraitzen.

BASERRITARREN EGUNA: maiatzak 15. Herriko baserritarrek mahai inguruan ospatzen dute eguna.

EKAINA

Ikasturte amaierako JAIALDIAk, eskolan eta eskolaz kanpoko beste zerbitzuetan.

ALAMARTXO GAUA: ekainak 23. ‘Alamartxoa’ egin eta suaren bueltan udako solstizioa ospatzeko gaua.

UZTAILA

ZALDIBIAKO GAZTE FESTAK: Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatu ohi dituen festak.

UDAKO JARDUERAK: 2-14 urteko haur eta gaztetxoentzat prestatutako udako aisialdi-programa.

TXAMARRETXE AUZOKO FESTA: Goiko kaleko auzoko bizilagunek antolatutako festa.

IRAILA

JUBILATUEN EGUNA: Beti Gazte Elkarteak urteko ekintza-programaren barruan ospatzen duen eguna.

URRIA            

 

ZALDIBIAKO FESTAK: herriko jai nagusiak, Santa Fe egunaren (urriak 6) inguruan ospatzen direnak.

 

ARDIKI EGUNA: herriaren artzaintza-tradizioari eutsiz, ardikiari eta mondejuari gorazarre egiten dion festa, lehiaketa eta salmenta-postuekin.

AZAROA:

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA: azaroak 25.

ABENDUA

 

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA: abenduaren 3an, gure herriaren egunerokoan nagusi dugun hizkuntzaren eguna ospatzen dugu.

NEGUKO SOLSTIZIOA: neguaren etorrerarekin bat, etxez etxeko kantu eskea, Olentzeroren etorrera eta urte berriaren hasiera ospatzeko ekintzak.