Euskal Herrian mendetan zehar mantendu da ospakizun berezi hau. Udarako solstizio egunean burutzen da, ekainaren 23ko gaua berezia izaten da zaldibitarrontzat. Baserritarrek suak pizten dituzte iluntzean eta herriko plazan biltzen diren herritarrek alamartxoaren epelean, dantza eta musikaz gozatzen dute.