Zaldibian Koronabirus gaitzaren agerpenaren inguruko informazioa - Eguneraketa 2020/10/14

12 koronabirus kasu berri ditugu pasa den urriaren 7tik urriaren 12ra bitarte eta atzo 11 kasu berri detektatu ziren. Gehienak Zaldibiako Udalarekin harremanetan jarri dira. Herriko kasuen inguruko lehen azterketa azkarra burutu du Udalak.

Zaldibian agerturiko koronabirus kasuen inguruko informazioa biltzen saiatzen ari da Udala uneoro. Zeregin horretan biziki eskertu nahi ditugu gaixotasunarekin zuzenean edo zeharka harramana izan eta Zaldibiako Udalarekin harremanetan jarri diren herritarak.

Informazio honi esker, batetik hondakinen zuzeneko kudeaketa berezitua bideratzen dugu. Bestetik herritar orok beharrezko dituen lehengaiak eskuragarri dituela bermatzen dugu eta azkenik, herrian Covid-19ak duen zabalpenaren nondik norakoak aztertzen ditugu, erabakiak ahalik eta azkarren hartu ahal izateko.

KORONABIRUS GAITZAREN AGERPENA ZALDIBIAN

Beste zonalde eta herri batzuetan ez bezela, Zaldibian Covid-19aren agerpena eta zabalpena gehien bat familia eremuko eta gertuko harremanetan eman dela antzeman dugu. Herria txikia izanik eta gutxi gora-behera bakoitzaren harreman eremu eta joerak kontutan hartuta, etxeko eta hurbileneko harremanak zaindu behar ditugu inoiz baino gehiago.

Eskola eremuan gaitzak izan duen eragina ere kontutan hartu behar dugu, Lehen Hezkuntzako 4. Maila itxita dagoelarik atzo ezkero. Gaurko emaitzek ez dute bestelako eraginik izan eskolan, positibo eman duten ikasleak eskolara etorri gabe baitzeuden lehengo astetik. Datozen egunetan jakingo da zabalpena noraino iritsiko den.

 

ZUKATI TA DANOKATI, 2 METRO, ESKUK GARBI ETA MASKARA BETI

Zaldibiako Udalak momentuz eta identifikatutako kutsatze eremuak baloratuta, egun indarrean dauden neurriak manteduko ditu, momentuz neurri gehigarririk hartu gabe. Herritarrei deialdi zabala egiten diegu prebentzio neurriak hartzen jarraitzeko: 

  • DISTANTZIA FISIKOA gordetzeko deia, leku itxietan nahiz irekietan.
  • ESKUAK GARBITZEAREN GARRANTZIA gogorarazi. Horretan laguntzeko gogoratu gel banatzaileak kokaturik daudela herri osoan zehar.
  • MASKARA BETI, gogaikarria suertatzen bada ere, bere erabilera zuzena da segurtasun emaitza onenak ematen dituena distantzia mantentzearekin eta eskuak garbitzearekin batera.
  • JAKINARAZI UDALEAN 943 88 03 57 telefonoan: hondakinak kudeatzeko, elikagaiak bermatzeko, Udalak egoeraren argazki erreal bat izateko eta ahal den neurrian gaitzaren zabalpenari aurre hartzeko.

LOTURA: Egoeraren inguruan Zaldibiako Alkatearen balorazioa 2020/10/14