Irailak 19 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago
Borondatezko epea: irailak 1 - urriak 17
Gehiago
Azken asteetan, Toki-Goxo eta Elbarrena industrialdeko pabilioien arteko ur-edangarriaren hodi berria jartzeko lanak burutzen aritu dira eta lan hauen bidez ezagutu den beste matxura bat konpontzeko 3 orduko iraupeneko ur mozketa egingo da bihar asteartea abuztuak 23, 15:00etan hasita. Mozketa honek Elbarrena eta Urtesabel auzoetako herritar eta erabiltzaileei eragingo die.
Gehiago
Urtesabelera igotzeko bide-gurutzean, Bilore eta Beko-Zelaiaren (Fabrika-Etxea) artean, ur-ihes handia aurkitu da. Presaz jarduteko neurriak hartu dira lehorte-betean ura galtzea ekiditeko. Momentu honetan, abuztuaren 9ko arratsaldeko 17:00etan, Bilore paretik Elbarrena auzorantz doan ur-edangarriaren zerbitzua etenda dago eta ihesa konpondu ahal izateko orain artean pilatu den ura ateratzen ari dira bonbaz. Lan horiek gauzatzean, ur-ihesa konpondu eta ur-zerbitzua emango da berriz. Programatu gabeko mozketa izan da eta ahalik eta azkarren zerbitzua berriro martxan jartzeko lanean ari gara. Barkatu eragozpenak.
Gehiago
Pasa den astetik martxan dira Toki-Goxo eta Elbarrena industrialdeko pabilioien arteko ur-edangarriaren hodi berria jartzeko lanak eta horren baitan 3 orduko iraupeneko ur mozketa egingo da gaur, 14:45ean hasita. Mozketa honek Elbarrena auzoko herritar eta erabiltzaileei eragingo die.
Gehiago
Datozen egunetan hainbat hobekuntza lan egingo dira herriko ur-edangarriaren azpiegituretan. Zehazki, Elbarrena auzoko Toki-Goxo eta Zelaako espaloira arteko eremuan egingo dira, hainbat ur-ihes direla eta 120 metro inguruko luzeran hodi berria jarriko delarik. Lanak medio hainbat herritarrek aurrez jakinarazitako ur-mozketak izango dituzte, lehena bihar arratsaldean (osteguna) 15:00etatik aurrera. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Azken egunetan Amundarain errekan, Eskolako zubiaren eta harrizko zubiaren arteko eremuan, bainatu diren hainbat herritarrek azkura eta azaleko kalteak izan dituztela jakinarazi digute. Eremu hau ez da bainu leku ofizialen barne kokatzen, nahiz eta jende askok hartarako erabili. Horregatik, gogorarazten dugu norberaren ardura dela bertan gerta daitekeena. Ohar honen eta eremuan bertan jarri diren oharren bidez jakitera eman nahi dugu egun hauetan eta eremu horretan eman den egoera, bainatu edo ez erabakitzerako orduan kontuan izateko.
Gehiago
Datorren ostegunean, uztailaren 28an, izango da bilkura arratsaldkeo 15:15ean Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
Gehiago
Hemen dituzue Zaldibiako Udalak informazioaren zabalpenerako zabalik dituen komunikazio bideen bilduma. Ohiko informazio panelez gain Telegram eta whatshapp kanala ere abian ditugu.
Gehiago
Uztailak 18 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago
15 lan-eguneko epean jendaurreko erakusketan egongo da udaletxeko bulego orokorrean. Interesatuek erreklamazioak, erreparoak edo oharrak aurkeztu ahal izango dituzte. Barruan informazio gehiago.
Gehiago
Ostiral honetan, gaueko 23:00etatik 01:00etara, Bertuesa baserritik Arresenerako eta handik Olakosairako tarteetan ahal den neurrian AUTORIK EZ ERABILTZEA eskatzen dizuegu. Baita lasterketa pasatuko den etxe inguruetako txakurrak loturik edo kontrolpean izatea ere, ezbeharrik gertatu ez dadin.
Gehiago
Datorren asteazkenean, uztailaren 6an, izango da bilkura 19:00etan udaletxeko areto nagusian. Jarraian duzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
Gehiago