Trafiko oharra: Zubi Ondo eta Goiz Eguzki artean bide mozketa

Aste honetan errekan ur-emari handia zela eta ezin izan zituzten presa eraisteko lanak hasi eta jakinarazi digute astelehenean berriro saiatuko direla. Beraz, makinak errekara jaisteko lanak egin bitartean ibilgailuen joan etorria moztuko da Zubi-ondotik hilerri alderako bidean, apirilaren 25ean, astelehena, goizeko 9:00etatik 10:00etara bitartean. 
Gehiago

Trafiko oharra: Antzoki aurreko eremuan ostegunean

Apirilaren 21a, osteguna, Santa Fe 19 etxebizitzako igogailua muntatzeko lanak direla eta antzoki aurreko aparkalekua libre utzi beharko da goizeko 8:00etarako. Auto-garabia aparkaleku honetan kokatuko da egun osoz, iluntzerako berriro aparkalekua erabilgarri izatea aurreikusten delarik. 
Gehiago

Trafiko oharra: Zubi Ondo eta Goiz Eguzki artean bide mozketa

Apirilaren 19 asteartea goizeko 8:00etatik 9:00etara ibilgailuen joan etorria oztopatuko dutela jakinarazi digu presaren eraispen lanak burutuko dituen URAKek.
Gehiago

OHARRA: Trafikoa eta informazioa

Apirilaren 15ean Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatu duen jaialdia dela eta, Antzokian eta antzoki pareko aparkalekuan kontuan izateko oharrak dituzue jarraian.
Gehiago

Udal tasak ordaintzeko dirulaguntza deialdia: 2022ko deialdia

Zaldibiako Udalak udal tasa eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak aurkezteko 2022ko deialdia aurkeztu du. Laguntza hauen bidez Etxerako ur-hornidura eta estolderia eta etxeko hondakin bilketa eta kudeaketa ordaindu ahalko dira. Epea deialdi hau plazaratzen denetik 2022ko abenduaren 30 artekoa izango da.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Apirilak 4 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkura deialdia asteazkenerako

Datorren asteazkenean, martxoaren 23an, izango da bilkura iluntzeko 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.

 
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkuren deialdia

Gaur iluntzean, martxoaren 3an, 19:00etan eta 19:15ean Udaletxeko areto nagusian ez-ohiko osoko bilkura deialdia egin da. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
Gehiago

Trafiko Oharra: Larunbatean Santa Fe kalea itxiko da

Martxoak 5 larunbata, TTIPI-TTAPA MOREA lasterketa dela eta Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi parera (Santa Fe 45ra) goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:30era.
Gehiago

2021eko 4. hiruhilabeteko ur hornidura

Ordainketa egiteko epea: martxoaren 1etik apirilaren 29ra.

 
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Otsailak 21 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Otsailak 7 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Ohiko osoko bilkura deialdia astelehenerako

Datorren astelehenean, urtarrilaren 31n, izango da bilkura iluntzeko 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta bilkura jarraitu ahal izateko modua.
Gehiago