Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira apirilean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Ostiral honetan, hilak 22, gaueko 22:30ean ZOPA antzezlana izango da antzokian. Hitanoa du oinarri eta sorpresaz beteriko erretiro espiritual batean kokatzen da. Sarrerak kultur etxean daude salgai: 5 €an helduenak eta 2€an langabetuenak edo 14-18 arteko gazteenak. Gaur eta bihar, Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.
Gehiago
Martxoaren 16an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiako udalerritik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoak 15 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan, segurtasun neurriak direla eta. Berrikuntza batzuk ere badira aurten, jarraian duzue informazio guztia.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira martxoan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Otsailaren 28an, asteazkenean, Iker Iriarte herritarraren eta Pablo Dendaluze tolosarraren dokumentala ikusteko aukera izango da, 18:30ean udaletxeko batzar aretoan. Auzolanak historian zehar eta gaur egun duen garrantzia balioan jarri nahi izan dute 45 minutuko ikusentzunekoan. Amaitzean, auzolangintzaren inguruko hausnarketa egingo da dokumentalaren egileekin.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira otsailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Otsailaren 2an, ostiralean, 22:30ean Begoña Bilbaok zuzendutako "Baginaren bakarrizketak" antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Antzokian. Sarrerak astelehenean, hilak 26, arratsaldeko 17:00etan jarriko dira salgai Karreanen. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako XX. mendeko fikziozko bost istoriok osatzen dute Josu Martinezek zuzendutako filma. Igandean, hilak 21, arratsaldeko 17:30ean ikusgai izango da Karreaneko ganbaran.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira urtarrilean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Abenduaren 18an, astelehenarekin, ospatuko da aurten ere Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna. Oinarrizko askatasun eta eskubideak babestu eta bermatzea aldarri duen egunaren bezperan dokumentala eskainiko da Antzokian. Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak Euskal Herrian Bidasoa ibaiaren bi ertzetan bizi den errealitatea biltzen du. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira abenduan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Azaroaren 9an, ostegunean, Zaldibiako herri antzokian izango dugu arrasateko musikari eta plazandrea, arratsaldeko 19:00etan. Aukera paregabea izango da "zaintzadairaultza" emanaldia gertutik ezagutzeko. Sarrerak 5€-an eskura daitezke Karreane kultur etxean, edo egunean bertan antzokian, saioa hasi baino lehentxeago.
Gehiago
Urriaren 20an, ostirala, Beatriz Egizabalen bakarrizketaz gozatu ahal izango dugu 22:00etan Karreanen. Zaldibiako udalak Aske talde feministarekin antolatua, patriarkatuak egunerokotasunean gure bizitzak nola zeharkatzen dituen azaltzen du gogoeta eta barreak eraginez. Sarrerak, udaletxean eta kultur etxean (5€). Egunean bertan ere bai, saioa hasi baino lehenxeago.
Gehiago
Zinema eta arte eszenikoen bidez sexu-aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa helburu duen jaialdiak 20 urte bete ditu aurten. Ekainaren 28an hainbat lan ikusi ahal izango dira Zaldibian, arratsaldeko 19:00etan Karreane kultur etxeko ganbaran.
Gehiago
Ostiralean, Irristaka Zaldibiako Patinaje taldeak antolatutako II. Patin Topaketa dela eta, Ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA Santa Fe eta Artxanberri kaleetan. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago