Euskal Herriko kulturaren sustraietako bat dugu auzolana edo herri-lana. Herritarrek auzokideen, auzoen edo herriaren alde egiten duten lana da, belaunaldiz belaunaldi transmititu dena. Izan auzoko bidea txukuntzeko, denon zerbitzura egongo den zerbait eraikitzeko edo festa bat antolatzeko.
Helburua adostea eta gutako bakoitzaren denbora eta gaitasunak borondatez helburu horren alde jartzea da auzolana. Zuzenean edo zeharka, bide hau garatuko dugu egun zehatzetarako lan-deialdiak eginez, edo herriko taldeetan herritar ugarik egiten duten lanari bultzada eta laguntza emanez. Auzolanak lagunduko digu herriaren parte izaten eta herrikide sentitzen, eta gainerako herritarrak ezagutzeko aukera paregabea emango digu, baita herria bera ezagutzekoa ere.