GURE BALIOAK: ANIZTASUNEAN PAREKIDE

Aniztasunean eta parekidetasunean sinesten duen herria gara. Gure artean desberdintasunak egonagatik, guzti-guztioi dagozkigu eskubide eta askatasun berberak, baita betebeharrak ere. Aukera- eta tratu-berdintasuna bultzatzen dugu herriaren aniztasun aberatsaren baitan, elkarrekiko errespetua oinarri, komunitatean bizitzeko eta sistema zapaltzaileei aurre egiteko.

Hala, urte osoan zehar, jarduera eta ekintza ugari egiten ditugu herrian, nazioarteko egunak baliatuz, hainbat aldarrikapen egiteko eta gure eguneroko bizitzan beste ikuspuntu eta balore batzuk txertatzeko. 

 

INFORMAZIOA: