Euskara gure herriko ama hizkuntza eta kale hizkuntza nagusia da. Gainera, Zaldibia, Euskal Herriko beste 85 udalerrirekin batera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaide da erakunde horren sorreratik beretik, eta gure hizkuntza sustatzeko eta haren erabilera bultzatzeko ekintzak eta politikak garatzen ditu.
Zaldibian euskarak bizirik dirau. Etxeko, kaleko, laneko eta aisialdiko hizkuntza da, eta hala izaten jarraitzeko ahaleginak egiten ditugu. Euskarak jasan duen zapalkuntzari aurre eginez, hizkuntza hegemonikoak ez indartzeko erronka dugu esku artean, euskal hiztunen komunitatea indartzeko eta gure arteko harremanak gure hizkuntzan garatzeko, hizkuntza ez dakitenekiko jarrera abegikorrez eta ikas dezaten bideak eta laguntzak eskainiz.
INFORMAZIOA: