GURE BALIOAK: INGURUNE NATURALA ZAINTZEN DUEN HERRIA

Zaldibia mendi eta erreka artean kokatutako udalerria da, eta bere bizimodua beti egon da naturari hertsiki lotuta, nekazaritza eta abeltzaintzari dagokionez eta baita aisiaren ikuspegitik ere. Gure lurra eta ingurua maitatzea, eta berau osatzen duten elementuak zaintzea eta arduratsu jokatzea, belaunaldiz belaunaldi transmititu beharreko baliotzat daukagu.  Azken hamarkadetan mundu osoan bultzatu diren politikek Klima Larrialdi egoeran jarri gaituzten honetan, ezinbestekoa da giza-garapena eta herrien garapena ingurumenarekin uztartzea.