Herri Hezitzailea herritar guztiak barne biltzen dituen herri-eredu bat da, herriko haur eta gaztetxoen errealitatetik abiatuta.
Herri Hezitzaile bat oinarritzen da jolasa eta sormena ikasteko eta nork bere burua garatzeko berariazko tresnatzat dituen haur-kultura batean. Haurrek parte hartzeko eta erabakitzeko duten gaitasuna onartzea, eurek eraikitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean parekide izanez eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartuz, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, bidezko eta gogobetegarriak josiz.
Egitasmo honen inguruko lan- eta gogoeta-prozesu baten ondoren, 2020ko martxoaren 6ko Udalbatzak hitzarmen bat sinatu zuen ‘Oinherri: Herri Hezitzaileen sarea’-rekin. Orduz geroztik, abian da proiektua, edonorentzat ateak zabalik.
Kronologia-albisteak: