Udal batzordeetan eta Herri Batzarrean landu eta azaldu ondoren, asteleheneko Osoko Bilkurak argi berdea eman die aurtengo aurrekontuei. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Datorren astelehenean, urtarrilaren 31n, izango da bilkura iluntzeko 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta bilkura jarraitu ahal izateko modua.
Gehiago
Urtero bezala, Herri Batzarrerako deialdia egin du Udalak, 2022ko erronkak eta aurrekontua azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Ostiralean, hilak 28, izango da batzarra, 18:00etatik 19:00etara Udaletxeko areto nagusian.
Gehiago
Aurreko urte ekonomikoaren itxierak eman dituen soberakinekin, pauso garrantzitsuak eman asmo dira aurten, udaran zehar. Abuztuan, udal eraikin zaharra bota eta eguzki energian oinarrituriko azpiegitura berria eraikiko da Lardizabal eskolako teilatuan. Noski, hori burutzeko udal eraikin berria martxan izango da ordurako.
Gehiago
Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu da iragarkia
Gehiago
Udal herri batzarrean proposamena aurkeztu ondotik, EAJ-PNVko udal taldeak mahai gainean jarritako aldaketak aztertu ditu Zaldibiako udal gobernuak. Hemen dituzue jasotako proposamenak eta hauen inguruan udal gobernuak egindako hausnarketa eta ostiralean egindako batzorde bileran emandako erantzuna. 2021erako aurrekontuak onartzeko plenoa otsailaren 11n burutuko da.
Gehiago
Zaldibiako Udalak arloz arloko 2020aren balorazioa eta 2021. urteari begirako erronkak proposatu ditu urteko lehen herri batzarrean, Erronka hauei loturiko aurrekontu proposamena aurkeztu zuen atzo Antzokian. Bileran 30 lagun inguruk parte hartu zuten, erdiak telematikoki, eta hemen duzue batzarreko grabazioa ikusgai.
Gehiago
Zaldibiako Udalak urteko lehen UDAL HERRI BATZARRA antolatu du urtarrilaren 21 ostegunerako. Arratsaldeko 19:00etan Antzokian burutuko da eta dagozkion segurtasun neurrien baitan antolatuko da. Aurreko urteko balorazioa eta datorrenari begirako erronkak eta aurrekontu proposamena aurkeztuko dira.
Gehiago
Joan den ostegunean burutu zen uztaileko Ohiko Osoko Bilkura. Jarraian modu laburtuan hartutako erabakien berri.
Gehiago
Zaldibiako Udalak egutegi fiskal berria onartu du eta, ondorioz, udal zerga eta tasa ezberdinen ordainketaren epeak aldatu ditu. Jarraian ikus daitezke epealdi berriak eta informazio osoa.
Gehiago
Gaurko agerkari ofizialean dator aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duen neurria: udalen finantzaketarako foru funtsa %20an murriztuko duenaren erabakia. Erabakia indarrean dago gaurtik eta hurrengo ordainketak murrizketarekin izango dira. Horren aurrean, Zaldibiako Udaleko Alkateak gutuna bidali dio Diputatu Nagusiari. Jarraian informazioa eta gutuna.
Gehiago