Iragarki eta oharrak

COVID-19: Jarduera ekonomikoen kalteei aurre egiteko laguntzak

Herrian jarduera bat duten eta Covid-19aren eraginez kaltetuak izan direnei, laguntza bideei buruzko aholkularitza harremana erraztu nahi die Zaldibiako Udalak. Ohar honetaz gainera, gutuna ere bidaliko zaie herriko jarduera kaltetuen titularrei.
Gehiago

Hileta eta azken agurrak

Badakigu ez direla garai xamurrak eta gai garrantzitsuegiak direla uste dugu horren gordin arautu eta bere horretan uzteko. Horregatik, momenturik latzenean hildakoaren familiak babestu, goxatu eta elkartasuna adierazteko modu berriak asmatu beharrean gaude. Hemen duzue egoera hau gertatuko balitz nola bideratuko dugun.
Gehiago

Alkate dekretu bidez formalizatu da alerta egoerarako abian den udal funtzionamendua

Zaldibiako Udala gutxieneko/ezinbesteko lanaldi eta lan plangintzaren arabera ari da jarduten martxoaren 23tik. Hala ere, Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretu-legearen lehenengo xedapen gehigarria kontuan hartuta, alkatetza dekretu bidez Zaldibiako Udalaren ezinbesteko jarduerak izendatu dira. Jarraian duzue dekretua osorik.
Gehiago

Alarma Egoera: indarrean dauden neurriak

Jarraian ikus dezakezu herenegundik eta momentuz martxoaren 29ra arte, alarma-egoera indarrean sartu izanak herritarren desplazamenduari buruz hartutako neurriak.
Gehiago

Koronabirusa - gomendioak

Covid-19 birusa medio, Eusko Jaurlaritza eta Osakidetzatik hainbat informazio eta gomendio zabaltzeko eskaeraren harira, jarraian aurki ditzakezue babeserako gomendioak eta informazio gehiago.
Gehiago

Kirol eta kultur taldeentzat dirulaguntza deialdia

Zaldibiako Udalak Alkatetza Dekretuaren bitartez onartu du Kirol eta Kultura arloan 2020n emango diren diru-laguntzak emateko oinarriak onartzea eta diru-laguntzen deialdia onartzea. Jarraian informazio osoa.
Gehiago