Gaur eguerdian, 2020ko abenduaren 14ean, plazaratu ditu Osasun Sailak koronabirusagatik kutsatutakoen azken emaitzak. Asteburuan Zaldibian 6 kutsatu berri jaso ditu txostenak. Datu hauetan oinarrituta Eusko Jaurlaritzak Zaldibiako ostalaritza ixteko agindua eman du, gaztelera hutsean, gutxienez ostegunean argitaratuko duten txosten berria atera arte.
Gehiago
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunak direla eta, organikoaren bilketa atzeratuko da. Beraz, abenduaren 24 eta 31an (ostegunak) ez dira kubo marroiak atera behar. Organikoaren kubo marroiak, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an (larunbatak) atera behar dira.
Gehiago
Lanbidek sustatuta, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan, Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du peoi garbitzaile lanetarako.
Gehiago
Udalaren irudi berria aukeratzeko prozesua azken txanpan sartzera doa. Herritarren artean informazioa banatu eta galdetegiak jaso zituen Jarraipen batzordeak. Prozesuarekiko adostasun zabala jaso da eta aurkezten diren lau irudietakoren batek Udal irudi berria izateko balio duela adierazi zuen galdetegia bete zuten herritarren gehiengoak. Hau horrela izanik, 2020ko abenduaren 14tik abenduaren 20ra aurkeztutako lau irudiak bozkatu ahalko dira Karreane kultur etxean. ERABAKIA ZURE ESKU! Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Joan den martxotik itxita egon da Resti Pilotalekua erabilera librerako, eguraldia lagun aire libreko jarduerak lehenesteko gomendioari jarraiki. Gaur egun oraindik ere aire zabaleko jarduerak egitea lehenestea eskatzen da, baita antolaketa gabeko pilaketak ekiditeko eskatu ere. Gogoratu, Eusko Jaurlaritzak indarrean dituen neurrien baitan ezin dela inolako taldeko kirolik burutu.
Gehiago
Alkatetza dekretua Etxez etxeko langileen lanpoltsa osatzeko onartuen eta baztertuen zerrenda onartuz
Gehiago
Lanbidek sustatuta, urtero atera ohi dira hainbat lanpostu. Lanpostu hauek, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan antolatzen dira. Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du peoi garbitzaile lanetarako. Lanbidek zehazturiko hautagaien artean egindako elkarrizketen emaitzak dituzue jarraian.
Gehiago
Azaroak 18 asteazkena, eguerdiko 14:00etatik arratsaldeko 17:30etara ur hornidura zerbitzua etengo da hobekuntza lanak burutzeko. Etenaldiak Aiestaran erreka auzoari eragingo dio.
Gehiago
Lau urte igaro dira lehen esleipenak egin zirenetik, eta ordenantzetan araututa dagoen bezala, deialdi berria egitea egokitzen da. Jarraian informazioa eta interesa dutenek bete beharreko baldintzak.
Gehiago
Zaldibiako Udalak argi ditu bere lehentasunak, HERRIA eta HERRITARRAK. Neurri ezberdinak martxan ditu koronabirus gaitzaren zabalpena ekiditeko eta gaitza hartu dutenak laguntzeko. Hala ere, hartutako neurri guzti hauek eraginkorrak izan daitezen ezinbestekoa zaigu egungo herriko errealitatea zein den jakitea.
Gehiago
Udalean abisurik ez genuen, baina badirudi gaur 9:00etan hasi eta eguerdi aldera arte argia moztuta izango dela herriko hainbat auzunetan. Jarraian Iberdrolaren webgunean aurkitu ditugun xehetasunak.
Gehiago
Iñigo Urkullu lehendakariak atzo Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak aurreratu zituen. Gaur plazaratu dira aldizkari ofizialean. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Eusko Jaurlaritzak azaroaren 2an eguneratu du, 2020ko urriaren 26an indarrean sartutako aginduen inguruko argipenerako OHIKO GALDE ERANTZUNen agiria. Hemen dituzue hitzez hitz, Jaurlaritzak plazaraturiko galderak eta erantzunak.
Gehiago
Igande honetan, azaroak 1, erlijiko katolikoaren jarraitzaileek Santu Guztien eguna ospatuko dute, eta Zaldibiako Udalak zenbait gomendio eta jarraibide zehaztu ditu, hilerriko joan etorriak erraztu asmoz.
Gehiago
Peoi balioanitza hautatzea, presazko bidetik plantilako peoi balioanitza bajan dagoen bitartean ordezkatzeko.
Gehiago