Iragarki eta oharrak

Udal altzarien enkantea burutu da eta oraindik badira altzariak eskuragarri

Gaur goizeko 10etan ireki dira, gutunazal itxiaren bidez Zaldibiako Udal eraikin zaharreko altzari loteengatik herritarrek erregistraturiko eskaintzak. Bertan bost lote esleitu dira. Hainbat loteetarako eskaintzarik jaso ez denez, Zaldibiako Udalak, beste astebeteko tartea zabaltzen die herritarrei interesik izanez gero Udaletxean jakinarazteko.
Gehiago

Ostiralean irekiko ditu bere ateak Udaletxe berriak

Ostiral honetatik aurrera, uztailak 9, udal eraikineko zerbitzu guztiak eraikin berrian emango dira. Datorren astelehena, asteazken eta ostiralean udal eraikin berria bisitatzeko aukera izango dute gerturatzen diren herritarrek.
Gehiago

Imserso oporren programan izen ematea zabalik

2021eko uztailaren 1etik 2021eko uztailaren 30era arte (bi egunak barne), 2021-2022 denboraldirako eskabide berriak aurkezteko epea egongo da zabalik.

Eskabideak  aurkezteko, honako bitarteko hauek daude: Udaleko gizarte zerbitzuen bidez, telematikoki edo Imsersoren webgunetik formularioa deskargatu eta posta bidez. Hemen duzue informazio zabalagoa.
Gehiago

TRAFIKO OHARRA: Bihar goiko kalen trafiko aldaketa

Bihar, martxoak 30 asteartea, ibilgailuen joan etorria aldatuko da goizeko 8:00etatik 10:00ak bitartean Aztia etxeko lanak direla eta. Egileor auzoko bizilagunei, Ñañarri, Luberri eta Ibai-ondo etxeetako bizilagunei nahiz Aiestaran Erreka auzokoei Txamarretxeko plazako aparkalekuak kendu eta behin-behineko pasabidea jarriko zaie Txapeletxetik barrena ordu tarte horretan.
Gehiago

Trafiko oharra: Martxoak 7 igandea kalea itxiko da goizean

Martxoaren 7 igandean ospatuko den emakumeen herri lasterketa ospakizuna dela eta ibilgailuen joan etorria etengo dugu Santa Fe kalean zehar goizeko 10:00etatik 14:00etara.
Gehiago

Resti pilotalekuaren ordutegia eta araudia

Hemen duzue Zaldibiako Resti pilotalekuaren erabilera ordutegia eta bertako jarduna lagundu asmo duen araudia. 
Gehiago

Etxez etxeko langileen lanpoltsa osatzeko frogaren emaitzak eta hurrenkera proposamena

Etxez etxeko langileen lanpoltsa osatzeko egin zen frogaren emaitzak eta hurrenkera duzue jarraian.
Gehiago

Langabeentzako ikastaroak Lanbideren eta Goierri eskolaren eskutik

Langabeentzako bost ikastaro antolatu dituzte Lanbidek eta Goierri eskolak elkarlanean. Jarraian informazio osoa:
Gehiago

Etxez etxeko langileen lanpoltsa osatzeko froga deialdia

Etxez Etxeko langileen lanpoltsa osatzeko froga deialdia
Gehiago

Ostalaritzaren irekiera baimendu da bihartik aurrera

Osasun sailaren ebazpenaren arabera, Zaldibiako ostalaritza ireki ahal izango da, bihar goizeko 9:00etatik aurrera eta gutxienez datorren astelehenera arte. Herriko inzidentzia-tasak altua izaten jarraitzen badu ere, Ordiziako Osasun Eremuko tasa jaitsi da eta horrek eragin du aldaketa.
Gehiago

Eguberrietako neurriak gogortu ditu Jaurlaritzak

Gaur, abenduaren 23 asteartea plazaratu dute EHAAan Eusko Jaurlaritzak eguberrietarako gogortu dituen neurrien bilduma.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Urtarrilak 18 astelehena, bolumen handiko etxeko traste zaharrak atera ahalko dira bilketa gunetara. Gogoratu hilabetero 1. eta 3. astelehen gauetan atera ahal izango direla garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Hemen duzue 2021ko lehen hiru hilabeteko egutegia.
Gehiago

Zaldibiako 2021. urteko egutegia postontzian duzu zain

Dagoeneko banatu da Zaldibiako Udalak urtero banatu ohi duen egutegia. Aurten ere, herritarren argazkiekin osatu dugu egutegi hau eta Zaldibiako Udalak egindako ekarpena eskertu nahi die guztiei. Aintzane, Aroa, Eneritz, Graxi, Oroitz, Lulu, Bixente, Aratz, Xabi, Erik, Peio, Iñaki, Iraia, Sergio, Eider, Alaitz, Aitor eta Igor, bejondeizuela!
Gehiago

Zaldibian ostalaritza ixteko agindua eman du Jaurlaritzak

Gaur eguerdian, 2020ko abenduaren 14ean, plazaratu ditu Osasun Sailak koronabirusagatik kutsatutakoen azken emaitzak. Asteburuan Zaldibian 6 kutsatu berri jaso ditu txostenak. Datu hauetan oinarrituta Eusko Jaurlaritzak Zaldibiako ostalaritza ixteko agindua eman du, gaztelera hutsean, gutxienez ostegunean argitaratuko duten txosten berria atera arte.
Gehiago

Jaiegunak direla eta hondakin bilketan izango diren aldaketak

Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunak direla eta, organikoaren bilketa atzeratuko da. Beraz, abenduaren 24 eta 31an (ostegunak) ez dira kubo marroiak atera behar.  Organikoaren kubo marroiak, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an (larunbatak) atera behar dira.
Gehiago