Martxoak 5 larunbata, TTIPI-TTAPA MOREA lasterketa dela eta Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi parera (Santa Fe 45ra) goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:30era.
Gehiago
Osteguna, otsailak 24, arratsaldeko 17:00etatik aurrera zabalduko ditu bere ateak. Mari Karmen Sainz-Aja lazkaotarra izango da herritarren zerbitzura Beti Gazte tabernan. Goizetan 8:30ean zabalduko ditu ateak gosariak eskaintzeko, eta segidan pintxoak, razioak, tortillak... martxa hartu ahala eskaintza zabaltzen joango da.
Gehiago
Osasun egoera medio, Zaldibiako Udalak neguko oporretarako antolaturiko ekimenak lekuz aldatu ditu. PLAZAN burutuko dira ondorengo ekimenak. Ekimenak aire zabalean burutuko direnez aforoaren arazoa ezabatu da eta adin tarteen muga ere zabaldu dugu haur guztiek ekitaldi hauetan parte hartu ahalko dute. Konfinaturik daudenentzat ikuskizuna telematikoki jarraitzeko aukera eskainiko da.
Gehiago
Lanbidek sustatuta, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan, Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. Hautatutako pertsona Zaldibiako Udalean egindako elkarrizketetan lehenengo geratu zena da.
Gehiago
Lanbidek sustatuta, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan, Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. Astelehenean elkarrizketak burutu ziren, elkarrizketa hauen emaitza duzue hemen. Emaitza hau eskualdeko mahaira eramango da eta bertan erabakiko dira hautatuak Lanbidez zehazturiko irizpideen eta herrien arteko orekaren baitan.
Gehiago
Urriak 29 ostirala, udaletxe inguruko hiritartze lanak burutzeko Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Estanko parera (Santa Fe 29ra) goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara.
Gehiago
"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" prozesuaren baitan eta nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko helburuz, aisialdirako dinamizatzaile bat izateko nahiari erantzutera dator lanpostu deialdi hau. 6 hilabeterako kontratua eskainiko da, hilean 40 orduko lan jardunarekin. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Datorren asteazkenean, urriaren 27an, izango da bilkura iluntzeko 18:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta bilkura jarraitu ahal izateko modua.
Gehiago
Larunbat honetan, goizeko 11etatik 13:00etara plazan eskuragarri jarriko dira Erosketa bonoak eta geratzen diren Mondeju pintxoaren bonoak. Aurrez bonorik hartu ez dutenek soilik eskuratu ahalko dituzte azken erosketa bonoak larunbat honetan.
Gehiago
Urriak 4 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago
Larunbat eguerdirako amaitu ziren erosketa bonoaren 3. edizioko txartel guztiak. Mondeju pintxoaren bono batzuk geratzen dira eskuragarri Udaletxean. Azken urte eta erdian, erosketa bonoen bidez, gutxienez 54.000 euro herrian gastatzen direla bermatuko dugu. Hauspo honekin herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei bultzada eman nahi badiegu ere, ezin dugu ahaztu gure eguneroko erosketa dela gure komertzio txikia bizirik mantentzen duena.
Gehiago
Ostiral arratsaldean 17:00etatik 20:00etara eta larunbat goizean 11:00etatik 13:00etara, EROSKETA BONOen eta MONDEJU PINTXOA bonoaren salmenta abiatuko dugu plazan. Ekimenak ezagunak dira, erosketa bonoen 3. edizioa aterako baita salmentara eta mondejuarena bigarrenez.
Gehiago
Zaldibiako Udalak ondorengo oharra plazaratu du egoeraren inguruko hausnarketa zabaldu asmoz. Bertan urrian ospatuko ez diren jaien inguruko hausnarketa, ordezko agenda kulturaralen inguruko lanketa eta herriko suspertze ekonomikoa lagundu asmoz abian jarriko diren bonoen salmenta aurkituko dituzu.
Gehiago
Irailak 20 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago
Aurten ere ez da herriko jairik ospatuko Zaldibian eta aurreko ostiralean adostu bezala, hitz egindakoan sakontzeko bigarren UDAL HERRI BATZARRA antolatu du Zaldibiako Udalak ostiral honetarako arratsaldeko 18:30etan udaletxeko areto nagusian.
Gehiago