Egutegiak dakarrena: Ekaina

Herriko eragileek eta udalak antolatutako ekintza, hitzaldi eta ikastaro ugari izango dira ekainean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Alamartxo gaua egitaraua

Ekainaren 23an bueltan izango dugu Alamartxoa eta udako solstizioa ospatzeko festa. Egitaraua ere prest dugu: berritasun gisa aurreratzen dizuegu Ein Go taldearen eskutik erromeriaz gozatzeko aukera izango dugula. Azken urteetan bezala, plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin datorren astean plazaratuko dugu.
Gehiago

Nazioarteko arkitektura lantegia ekainaren 12tik 23ra Zaldibian

Ertzetik erdira prozesuak beste jauzi bat emango du. Partehartzearen bidez jasotako ideia asmo eta proposamenen gorpuztea eta plazaratzeko fasean hain zuzen. Ekainaren 12tik 23ra Zaldibian izango ditugu berriro arkitektura ikasleak eta ekainaren 23an arratsaldeko 17:00etan aurkeztuko dituzte proposamenak.
Gehiago

"Zahartzearen aztarnak" zikloko hirugarren eta azken hitzaldia, asteazken honetan

Maiatzaren 31n, asteazkenean, sendagairik onena omen den Estimulazioaren inguruan arituko da Matia Goxarako Maribi Lopez hizlaria. Dementzietan espezializatutako Gizarte Hezitzailea da Maribi Lopez. Hitzaldia udaletxeko Herri Aretoan izango da, 17:30etik 19:00etara.
Gehiago

Helduentzako patin ikastaroa Zaldibian

Ekaineko asteazken guztietan, 7an hasita, izango da arratsaldeko 18:30etik 19:30era, Resti Pilotalekuan. Irakasle lanetan Unai Matxain eta Aitor Vacas arituko dira. Oharra: Izen-ematea itxi da, plaza guztiak bete direlako.
Gehiago

Amatasunak, gurasotasunak eta beste ahaidetasunak

2021eko udazkenean, Berdintasun lan-arlotik Emagin elkartearekin elkarlanean “Zaintzaren demokratizazioa” dinamika jarri genuen martxan. Honen baitan antolatu ditugu Udaberriko zaintza ibilbideak, eta jarraian irakur ditzakezue lehenengo ibilaldiaren kronika eta bigarrenerako gonbita.
Gehiago

"Zaldibi, Gaztetxoen Kabi" egitasmoaren bigarren edizioko azken ekintza, ostiral honetan

Gaztetxoek herriarekiko eta euren artean duten lotura indartzeko asmoz sortutako dinamikak bigarren edizioa du 2022/2023koa. Azaroan urruti ikusten genuen arren, ohartzerako azken ekintzara iritsi gara. Ostiral arratsaldean, herriko kale eta txoko ezberdinak arakatuko dituzte gaztetxoek Altxorraren bila. Jarraian ikusgai bigarren edizioaren errepaso txikia eta zenbait argazki. 
Gehiago

Badatoz udaberriko zaintza ibilbideak

Ez, ez dira ibilbide soilak izango. Zaintza Demokratizatzeko bidearen baitan eta hainbat herritarren, eragileren, udalaren eta Emagin Elkartearen eskutik antolatu dira eta zaintzaren baitako gaiak jorratuko dira, mahai inguruan eta herrian zehar ibilaldia eginez. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Igandean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna

Igande honetan, maiatzak 21, ospatzen da Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna. Gure herrian elkarbizitzen eta nahasten diren kultura ezberdinetako herritarrek Zaldibiari ematen dioten aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko eguna, beraz. Jatorri ezberdinak ditugu zaldibitarrok, aniztasuna gure kultura eta herri nortasunaren bidaide dugu.   
Gehiago

LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Maiatzak 17an ospatzen den LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko eguna ekarri nahi dugu gogora. Erantzukizun indibiduala hartzen ez dugun bitartean, LGTBI+ FOBIAk gure eguneroko bizitzan praktika sozial normalizatua izaten jarraituko du. Zaldibia herri bizigarria izatea nahi dugu, non bakoitzak bere sexualitatea askatasunez bizi ahal izango duen.
Gehiago

Elkarrekin bazkaldu dute baserritarrek San Isidro egunean

Maiatzaren hamabosteko urteroko ohiturari jarraituz, bazkari batekin ospatu dute baserritarren eguna. Illati tabernan elkartu dira baserritarrak Maialen Larrañaga eta Ekhi Irribarria trikitilarien konpainian. Argazkiak barruan ikusgai.
Gehiago

"Zahartzearen aztarnak" zikloko bigarren hitzaldia asteazken honetan

Maiatzaren 17an, asteazkenean, Denborak eragindako aldaketen (zentzumenen eta gaitasun kognitiboen alterazioak: ikusmena, entzumena, memoria, arreta, hizkuntza...) inguruan arituko da Matia Goxarako Maribi Lopez hizlaria. Dementzietan espezializatutako Gizarte Hezitzailea da Maribi Lopez. Hitzaldia udaletxeko Herri Aretoan izango da, 17:30etik 19:00etara.
Gehiago