EGUTEGIAK DAKARRENA: MAIATZA

Hasi berri dugun maiatzeko hilabete honetan, herriko eragileek eta udalak antolatutako ekintza, hitzaldi eta ikastaro ugari izango dira. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Zaldibiako Udala Oinherri Herri Hezitzaileen Sarera bazkidetu da

Zaldibiako Udala 2020tik murgilduta dago Oinherri Sarean, baina elkarteak irabazi asmorik gabeko elkarte komunitario bilakatzeko pausua eman duenez, Udalak bazkide laguntzaile izatera gonbidatu dituzte. Astearteko osoko bilkuran eskaera hau onartu egin zen EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkarekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin. 
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkurako kronika

Maiatzaren 2an, asteartea, egin zuen udalbatzak ohiko osoko bilkura. Kreditu aldaketak, Oinherri Herri Hezitzaileen Sarean bazkide laguntzaile egitea eta hauteskunde eguneko mahaikideen zozketa izan ziren gai-zerrendan. Jarraian informazioa. 
Gehiago

eRRe, aldarri bat bertsoz

Maiatzaren 12an, ostirala, 22:30ean "eRRe, aldarri bat bertsoz" ikuskizunaz gozatu ahal izango da antzokian, Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Peritz Euzkitze eta Oihana Arana bertsolarien eskutik. Ordubeteko emanaldian, mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren dualismoez hausnartzea eta hauek haustea proposatzen da, bertsolaritza, antzerkia, musika eta poesia uztartuz.
Gehiago

"Zahartzearen aztarnak" hitzaldien zikloa maiatzean

Maiatzaren 3ko hitzaldian Gaueko atsedenaldia izango da gaia, 17koan Denborak eragindako aldaketak, eta 31koan Estimulazioa sendagairik onena. Asteazkenez hirurak, udaletxeko Herri Aretoan 17:30etik 19:00etara. Hizlaria Maribi Lopez izango da, Matia Goxarakoa, dementzietan espezializatutako Gizarte Hezitzailea.
Gehiago

Aralarko larreen irekiera festa

Maiatzaren 1ean astelehenarekin, eguerdiko 12etan burutuko da artalde eta azienden mendiratzea. Artisauak, kantaldia, erakusketa eta herri kirolak besteak beste...
Gehiago

Elbira dokumentala apirilaren 26an

Apirilaren 26an, arratsaldeko 19:00etan Elbira Zipitriari buruzko dokumentala emango da udaletxeko Herri Aretoan. Ikastolen sortzaile eta euskarazko hezkuntzaren aitzindari, Gipuzkoak XX. mendean izandako erreferente handienetakoa da Zipitria, frankismoaren urte gogorrenetan euskararen eta euskal nortasunaren sugarra bizirik mantendu eta belaunaldi berriei transmititzea lortu zuena.
Gehiago

IRITZI BILKETAREN EMAITZAK: Goierri Rallysprinta

2023ko martxoaren 30etik apirilaren 5 arte IRITZI BILKETA ARIKETA FORMALA antolatu zuen Zaldibiako Udalak. ZALDIBITAR BAT, IRITZI BAT irizpidea jarraituz, herrian erroldatuta egon eta 16 urte edo gehiago dituztenek izan dute iritzia emateko aukera. Hemen duzue bertan jasotako emaitzen txostena.
Gehiago

Udalak Mugikortasun Planaren lanketa esleitu dio RAZ bulegoari

2023ko erronketako bat da Mugikortasun Plana landu eta idaztea eta lehen pausoa eman da RAZ, Tresna digitalak eta hiri berrikuntza kooperatiba txikiari lan hori egikaritzeko ardura emanez. Mugikortasunari lotutako oinarrizko gaiak aztertzeaz gain, bereziki landuko dira Santa Fe kalea eta Zaldibia-Ordizia bide-gorria. Prestaketa lanen ondoren, herritarrekin lantzeko saioak ere izango dira. 
Gehiago

Abian da Oporrak Bakean programa, haur sahararrak udan etxean hartzeko

300 haurrentzako harrera-familien bila ari dira, ‘Uda bateko besarkada’ lelopean. Programan parte hartu nahi dutenek apirilaren 25era arte dute izena emateko epea.
Gehiago

ABERRI EGUNA ospatzeko deialdia

Apirilaren  9an ospatuko den Aberri egunean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak eta etxeetako balkoi eta leihoetan Ikurriñak zintzilikatzeko eskatzen die herritarrei.
Gehiago

Gipuzkoako bizikleta bideen Lurralde Arloko Planaren Berrikuspena abiatu du Foru Aldundiak

Mugikortasun Sailak 2013an onartutako Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana berrikusteko prozesua hasi du, Planaren 8 urteko indarraldia amaitu dela adieraziz. Bistan denez, ordea, Planean jasotako sare osoa ez da gauzatu, bertan jasoa baitzen Zaldibia-Ordizia bide-gorria ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago