Maiatzaren 3ko hitzaldian Gaueko atsedenaldia izango da gaia, 17koan Denborak eragindako aldaketak, eta 31koan Estimulazioa sendagairik onena. Asteazkenez hirurak, udaletxeko Herri Aretoan 17:30etik 19:00etara. Hizlaria Maribi Lopez izango da, Matia Goxarakoa, dementzietan espezializatutako Gizarte Hezitzailea.
Gehiago
Maiatzaren 1ean astelehenarekin, eguerdiko 12etan burutuko da artalde eta azienden mendiratzea. Artisauak, kantaldia, erakusketa eta herri kirolak besteak beste...
Gehiago
Apirilaren 26an, arratsaldeko 19:00etan Elbira Zipitriari buruzko dokumentala emango da udaletxeko Herri Aretoan. Ikastolen sortzaile eta euskarazko hezkuntzaren aitzindari, Gipuzkoak XX. mendean izandako erreferente handienetakoa da Zipitria, frankismoaren urte gogorrenetan euskararen eta euskal nortasunaren sugarra bizirik mantendu eta belaunaldi berriei transmititzea lortu zuena.
Gehiago
2023ko martxoaren 30etik apirilaren 5 arte IRITZI BILKETA ARIKETA FORMALA antolatu zuen Zaldibiako Udalak. ZALDIBITAR BAT, IRITZI BAT irizpidea jarraituz, herrian erroldatuta egon eta 16 urte edo gehiago dituztenek izan dute iritzia emateko aukera. Hemen duzue bertan jasotako emaitzen txostena.
Gehiago
2023ko erronketako bat da Mugikortasun Plana landu eta idaztea eta lehen pausoa eman da RAZ, Tresna digitalak eta hiri berrikuntza kooperatiba txikiari lan hori egikaritzeko ardura emanez. Mugikortasunari lotutako oinarrizko gaiak aztertzeaz gain, bereziki landuko dira Santa Fe kalea eta Zaldibia-Ordizia bide-gorria. Prestaketa lanen ondoren, herritarrekin lantzeko saioak ere izango dira.
Gehiago
300 haurrentzako harrera-familien bila ari dira, ‘Uda bateko besarkada’ lelopean. Programan parte hartu nahi dutenek apirilaren 25era arte dute izena emateko epea.
Gehiago
Apirilaren 9an ospatuko den Aberri egunean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak eta etxeetako balkoi eta leihoetan Ikurriñak zintzilikatzeko eskatzen die herritarrei.
Gehiago
Mugikortasun Sailak 2013an onartutako Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana berrikusteko prozesua hasi du, Planaren 8 urteko indarraldia amaitu dela adieraziz. Bistan denez, ordea, Planean jasotako sare osoa ez da gauzatu, bertan jasoa baitzen Zaldibia-Ordizia bide-gorria ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Maiatzaren 23ra arte, zabalik izango da herriko Kultur eta Kirol taldeen urteroko udal diru-laguntza deialdia. 2023. urtean zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeei beraien proiektuen eta urteko programen garapena finantzatzen laguntzea izaten da helburua. Jarraian dituzue laguntzen oinarriak, eskaerak aurkezteko epea eta gainontzeko informazioa.
Gehiago
Aberri egunaren ajearekin batera ospatuko da Saturdi auzoko festa. Hemen duzue egitaraua eta aurreratzen dizuegu egitarau mardula prestatu dutela urteroko usadioari jarraituz.
Gehiago
Urtero bezala Zaldibiako Udalak eta UEMAk herritarrei dei egiten die gaur hasi den Errenta Aitorpen kanpainan euskararen aldeko hautua egiteko. Osakidetzan ere, osasun arretarako hizkuntza hautua egin daiteke. Euskaraz badakizu, hautatu euskara!
Gehiago
Hainbat izan dira urtez urte lasterketa honen harira denetariko iritziak helarazi dituzten herritarrak, aurten bereziki. Hau honela izanda, eta ekitaldi honek duen eragin maila eta eremua kontuan hartuta, IRITZI JASOTZE ARIKETA FORMALA burutzea erabaki dugu. Jarraian informazio osoa eta parte hartzeko moduak.
Gehiago