Zaldibiako udal eraikin eta argiteria publikoaren energia auditoretzaren aurkezpena

Urtarrilak 19 osteguna arratsaldeko 18:30ean Herri Aretoan Nazertek-eko Joseba Agudoren eskutik Zaldibiako Udal eraikinetan eta argiteria publikoaren inguruan egindako energia auditoretza aurkeztuko da. Bertan egoera zertan dugun eta aurrera begira egin beharreko hobekuntzak zein norabidetan joan beharko diren aurkeztuko dira.
Gehiago

Ibai-Ondoko konpostgunea ostegunean jarriko da martxan

Ostegun honetan, urtarrilaren 12an, jarriko da martxan Ibai-Ondoko konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta hitzordu bat jarri da azalpenak eta giltza jasotzeko: 18:30ean, Ibai-Ondoko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, hitzordura agertzeko deia egiten diegu. Izena eman gabe egon, baina interesa izan dezaketen herritarrei ere bertaratzeko eskatzen diegu. 
Gehiago

Zaldibiako bide publikoen inbentarioaren hasierako onarpena

Abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Datozen egunetan Aldizkari Ofizialetan argitaratzen denetik 2 hilabeteko epea irekiko da inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa. 
Gehiago

Zaldibiako Udalaren aurrekontuak 2023 urterako

Abenduaren 19an Herri Batzarrean azaldu eta abenduaren 27an osoko bilkuran behin-behinean onartu ondoren, jendaurreko epea pasata indarrean sartuko dira 2023ko aurrekontuak. Jarraian ikusgai dituzu ezaugarri orokorrak eta sarrera eta gastuen diru-partidak lerroz lerro. 
Gehiago

Ez-Ohiko osoko bilkurako kronika

Abenduaren 27arekin ospatu zen abenduko ez-ohiko osoko bilkura. Landutako gaien artean zeuden langileen ordainsari-igoera, 2023ko aurrekontuak, herri bideen inbentarioaren hasierako onarpena eta 2023 egutegi fiskala eta udal egutegia. Informazio osoa jarraian.
Gehiago

Herriko Kultur eta Kirol taldeen urte amaierako bilera

Herriko kultur eta kirol taldeen bilkura egin zen pasa den astean, aurtengoan bigarrenez. 16 herritar eta udal ordezkari-teknikariak elkartu ziren, herriko 15 eragile ezberdinen ordezkaritzapean. 2022ko urtearen balantzeaz gain, 2023rako erronkak izan zituzten hizpide, baita udal diru-laguntzak eta herriko taldeen osasunari buruzko ariketa bat ere. Jarraian informazio gehiago. 
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkura deialdia astearterako

Bilkura bihar, abenduaren 27an izango da iluntzeko 19:00etan udaletxeko areto nagusian. Jarraian duzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
Gehiago

Artxanberriko konpostgunea ostiralean jarriko da martxan

Ostiral honetan, abenduaren 23an jarriko da martxan Artxanberrin - Estanko atzean eraikitako konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta bi hitzordu jarri dira azalpenak eta giltza jasotzeko: goizean 10:30ean eta arratsaldean 16:00etan, Artxanberriko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, beraz, bi hitzorduetakoren batean bertaratzeko deia egiten diegu.  
Gehiago

Ipuin kontaketa musikatua izan da LH1 eta LH2ko haurrentzat

Ederki pasa dute txikiek bazkalostean, Ameli eta Xirrikituen jostunek izeneko ipuin kontaketa musikatuan. Adi-adi jarraitu dituzte Amagoia Elizagoien eta Irati Celestino, baita beraiekin abestu eta gorputzari eragin ere.
Gehiago

2022ko neguko oporrak Zaldibian

Neguko oporretan ere izango da zer egin eta zer gozatu herrian. Hainbat ekintza antolatu dira haur, gazte zein helduentzat. Jarraian ikus dezakezu agendaren zati bat:
Gehiago

Botatako zuhaitzari bizia emateko sorkuntza

Askok ikusiko zenuten Xanti Ormaetxea plazan puskatutako zuhaitz bati begira, akasko lanean ere bai.
Gehiago

Sortze bidezko hobarietan oinarrituriko hondakin tasa indarrean sartuko da urtarrilean

Hamar urte dira, Zaldibiako Udala pausoak ematen ari dela hondakinen kudeaketa arduratsu bat egiteko. Hamar urte dira, hondakinak bereizteko eta biltzeko atez ateko bilketa sistema abian jarri genuenetik. Bide berean beste pauso bat emateko ordua heldu da. Hondakinak hobekien kudeatzen dituenari hobariak edo bonifikazioak eskaintzera goaz.
Gehiago